Urdaburu mendi-elkarteak, denboraldi amaiera bezala, asteburu pasa antolatu du maiatzaren 30 eta 31rako. Arritxulora joango dira herritik oinez abiatuta, 17 kilometrotako ibilbidea. Ondoren, Arritxuloko aterpetxean egongo dira.
Irteera honetara ikasleak soilik (ikasturte honetan Urdabururekin mendira joan direnak, behin behintzat) joan daitezke, hau da, gurasoek ezin dute parte hartu eta lortutako puntuen arabera onartuak izango dira.
Irteeraren ezaugarriak:
- Irteera: maiatzak 30, larunbata, 8:00etan, Urdaburu Elkartean
- Itzulera: maiatzak 31, igandea, 18:30ean, Niesseneko geltokian
- Prezioa: 55 €
- Prezio horretan sartzen dena: bidaia, egonaldia, larunbateko afaria, igandeko gosaria eta igandeko bazkaria
Irteeran izen emateko Urdaburuk sortu duen ondorengo inprimakian datuak sartu behar dituzu.
Izena emateko epea maiatzaren 28ra arte izango da. Onartuak izan direnei Urdaburuk email bat bidaliko die. Plazak mugatuak izango direnez, ikasleen puntuaketa kontuan hartuko da.
