HIZKUNTZAK

HH Asteko oharrak (26.05.15)


ETAPA MAILAKOAK


Astearteko antolaketa

Datorren astearteko ordu osagarriak norbere lanetarako utziko ditugu.

Guraso bilera orokorrak

Datorren astean, HH4 eta HH5eko guraso bilera orokorrak burutuko dira.

  • HH4, maiatzak 18 (astelehena), arratsaldeko 17:30ean.
  • HH5, maiatzak 19 (asteartea), arratsaldeko 17:30ean.

MusikArt saioak

Saioez gozatzen jarraituko dugu:

  • Maiatzak 18 (astelehena), HH4A taldea.
  • Maiatzak 20 (asteazkena), HH4B taldea.
  • Maiatzak 22 (ostirala), HH5A eta HH5B taldeak.

Baserrira bisita

Datorren asteartean, maiatzaren 19an, HH3ko taldeak Bordondora joango dira. Ondo pasa!!

Mater museora bisita

Datorren ostiralean, hilaren 22an, HH4ko taldeak Mater museora joango dira goiz pasa. Gozatu!!!


IKASTOLA MAILAKOAK


Blaitu – Erronkak 25-26 #2: lehiaketa eta txalentxa

Ikastolaren webguneko Blaitu Klubaren atarian 2025-26 ikasturteko Erronkak saioaren 2. programa martxan da saria duten lehiaketa eta txalentxarekin. Lau arrastoren laguntzaz hitz ezkutua asmatzea da lehiaketa; txalentxa, berriz, herriko paisaia linguistikoa behatu eta euskarazko kartel, seinale edo hormairudiei argazkiak ateratzea izango da.

Lehenaren irabazleak Blaitu kantinplora izango du opari; bigarrenarenak, aldiz, Donostiako Mitologik ihes-gelarako bost pertsonentzako bonoa. Ikusi bideoa gelan eta animatu itzazue ikasleak parte hartzera!

Blaitu mingainak eta busti euskaraz!

 

ZUBIAK ERAIKIZ: “10 urte mugaz gaindi, harremanan ereiten”

10 urte bete ditu ZUBIAK ERAIKIZ hitzarmenak, eta Bidasoa ibaiaz bestaldeko ikastolekin dugun harremanaz pozik gaude. Erronka berriak datoz, eta horietan lanean jarraituko dugu. Urteurrenaren harira, GAUR8 aldizkarian eta Ikastolen aldizkarian proiektuari buruzko xehetasunak topatuko dituzue. Zinez interesgarria iruditu zaigu Asier Aiestaran kazetariak eginiko erreportajea. Hemen duzue ikusgai, Zubiak Eraikiz proiektua sakonean ezagutu nahi baduzu, irakur ezazu!

Izango duzue gure berri klaustroetan, ongi izan.

Orereta Ikastolako Zubiak Eraikiz lantaldea.

 

IKT arloko oharra

Datorren astean zehar Jon Aizpurua, IKT arduraduna, lehentasunezko hainbat lanetan arituko da buru-belarri. Horren ondorioz, baliteke IKT arloko zenbait eskaera edo eginkizunen kudeaketa eta erantzuna ohi baino motelago joatea edo atzerapen puntualak izatea.

Eskerrik asko zuen ulermenagatik.