Ikastolaren webguneko Blaitu Klubaren atarian 2025-26 ikasturteko Erronkak saioaren 2. programa martxan da saria duten lehiaketa eta txalentxarekin. Lau arrastoren laguntzaz hitz ezkutua asmatzea da lehiaketa; txalentxa, berriz, herrian euskarazko kartel, seinale edo mural bati argazkia ateratzea eta Blaitu klubera bidaltzea. Lehenaren irabazleak Blaitu kantinplora izango du opari; bigarrenarenak, aldiz, Donostiako Mitologik ihes-gelarako bost pertsonentzako bonoa. Animatu parte hartzera! Blaitu mingainak eta busti euskaraz!