HIZKUNTZAK

HH Asteko oharrak (26.04.30)


ETAPA MAILAKOAK


Astearteko ordu osagarriak

Datorren astearteko ordu osagarriak norberaren lanetarako baliatuko ditugu.

Bakarkako guraso bilerak

Astelehenean aipatu bezala, bakarkako bilerekin hasiko gara guraso bilera pasa ondoren. Adierazi bezala, buletinen aurkezpena eta nondik norakoak aurkeztu ondoren egitea komeni da.

Hala ere, maiatzaren 13rako hitzorduak prest izan behar ditugu Inikan, familientzako jakinarazpena bera ere, 13an bidaliko delako.

Pleno aretoa

Datorren asteko ostegun eta ostiralean, HH5eko taldeak pleno aretora joango dira, herriaren gaiari jarraipena emanez. Gozatu!!!

Eusfera

Atzoko jakinarazpenean aipatutako Taupa euskaltzaleen elkarteak proposatutako EUSFERA ekimenari bultzada emateko asmoz, datorren asteazkenean, maiatzak 6, ikasleei “misioak” egiteko pasaportea emango diegu eskura, egunean bertan etxera eraman dezaten. Pasaporteak inprimatuta izango dituzue irakasle geletan, asteartean edo asteazkenean bertan.

Blaitu kluba

GOZATU ASTEBURU LUZEAZ!!!


IKASTOLA MAILAKOAK


Kronika – Topaketa gastronomiko kulturala Oreretan

Lehengo ostiral arratsaldean, Añabitarte baserrian, topaketa gastronomiko kulturala ospatu genuen, Ongi Etorri Oreretara lantaldeak bultzatuta.

Ikastolako guraso, langile, familia migratu zein bertako familia ugari elkartu ginen, guztiok helburu bera partekatuz: harremanak sendotzea eta gure komunitatean dugun kulturaniztasunari tokia egitea, hura ikusaraziz eta dakarren aberastasunaz gozatuz.

Arratsaldea giro ezin hobean igaro genuen. Jolasek eta dinamika parte-hartzaileek lagunduta, elkar ezagutzeko aukera izan genuen, baita munduko hainbat herrialde eta kulturaren inguruan gehiago ikastekoa ere. Ume zein helduek gozatu zuten esperientziarekin, elkarren arteko loturak sendotuz.

Topaketari amaiera emateko, parte-hartzaileek ekarritako jaki goxoak dastatzeko aukera izan genuen: taloak, arepak, tamalak, nacatamalak, baleadak eta beste hainbat plater bikain. Sukaldaritzak, beste behin ere, kulturak gerturatzeko duen indarra agerian utzi zuen.

Esperientzia aberasgarri honen ondoren, hurrengo ekimenetarako gogotsu eta ilusioz beterik amaitu genuen arratsaldea, kulturaniztasunaren inguruan hausnartzen eta proposamen berriak lantzen jarraitzeko prest.

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!

Herri Urrats: ikasgelarako lanketa-proposamena

Dakizuen bezala, maiatzaren 10ean Herri Urrats jaia ospatuko da Senpereko aintziran. Geletan horren lanketa egiteko, LHko Euskaraz Bizi taldeak dokumentu hau prestatu du.

Beste etapetarako ere interesgarria izan daitekeelakoan, hortxe duzue.

Parte-hartze deialdia: Gabonetako kanten errepertorioa

Gabonetako kanten errepertorioa aztertzeko sortalde bat osatu nahi dugu. Bertan, guraso taldetxo batekin batera, egungo errepertorioa aztertu eta irizpide eta proposamen egokituak adostuko dira.

Horretarako, interesa duen langilerik balego, mesedez jakinarazi zuzendaritzari.