HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak 26.04.30


ETAPA MAILAKOAK


MILA KILO ZORION.

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

https://youtu.be/cCqS1IVX5ko

2: Irati Etxebeste

Asteko ekintzak: ikus Calendar

  • LH: Guraso bilera orokorrak
  • LH 1: Errenteria 11 kolore
  • LH 6: DBHra doaz hautazkoen azalpena entzutera
  • LH: lan taldeak
  • LH 2: Landarbaso abesbatzarekin ensaioa
  • LH 4D: Altxa burua

Guraso bilera orokorrak 

Guraso bilera orokorrak, ere, gertu ditugu. Karpeta honetan, maila bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa duzue eskuragarri.

Horrez gain, gogoratu, guraso bilera orokorra baino lehen, ohi bezala, tutoreak gelako guraso ordezkariarekin harremanetan jarriko garela, ondorengo gaien inguruan hitz egiteko:

  • Hizkuntza politika: Gelan euskaraz ulertzen ez duten gurasoak identifikatu eta ulermen hori bermatzeko neurriak hartu:
  • 4-5 lagun badira: xuxurlatze teknika erabiliko dugu eta guraso ordezkariak aldez aurretik gurasoak lotuko ditu hau bideratzeko.
  • 6 baino gehiago badira, guraso ordezkariak laburpen txiki bat egingo du gaztelaniaz.

Bakarkako guraso bilerak

Maiatzaren 18an hasi eta ekainaren 12ra bitarte, bakarkako guraso bilerekin hasiko gara. Hori dela eta, irakasleek barne oharrak sartu beharko ditugu (maiatzaren 13rako) Inikan, tutoreek gurasoei komunikatuko diotena azalduz. Jarraian, laguntza bideo bat duzue hori guztia nola egiten den azalduz.

Bestetik, gogoratu ere, tutoreek, maiatzaren 13rako Inikan hitzorduak eskainiak izan behar ditugula. Horretarako ere, laguntza bideo bat duzue jarraian.

Orioko Balearenak. Aurtengoan 125 urte beteko dira

“Orioko baleari,  “Balearen bertsoak” eta “Orioko balearena”  izenburuez ere ezaguna, bertso sorta da, hogei bertsoz osatutakoa, 1901.urteko maiatzaren 14an oriotarrek balea bat nola harrapatu zuten kontatzen duena. Benito Lertxundik 1977an argitara eman zuen bederatzi bertsoko bertsio laburtua herri kantu bihurtu da.

Hementxe bertso ikasgelako orrikoak.

Benito Lertxundiren ahotsean letrarekin.

Bertsoak ere idatziz nahi izanez gero.

Aurtengoa urte borobila denez, Orion hilabeteko egitaraua osatu dute Benito Lertxundiri ere omenaldia egingo diote. Hementxe guzti horren berri.

Gure LH2koak ere maiatzaren 11n Oriora doaz juxtu….kanta ditzagun bertso herrikoi hauek ozen!

Praktikum

Datorren ostiralean, hilak 8, Unai Palaciosek gurekin egin dituen praktikaldia amaituko du. Mila esker, Unai!!!

Asteko kanta

Datorren astean, Herri Urrats ospatuko dugu, beraz, datorren astean zehar, “Laku bat orroka” kanta entzungo dugu.


IKASTOLA MAILAKOAK


Kronika – Topaketa gastronomiko kulturala Oreretan

Lehengo ostiral arratsaldean, Añabitarte baserrian, topaketa gastronomiko kulturala ospatu genuen, Ongi Etorri Oreretara lantaldeak bultzatuta.

Ikastolako guraso, langile, familia migratu zein bertako familia ugari elkartu ginen, guztiok helburu bera partekatuz: harremanak sendotzea eta gure komunitatean dugun kulturaniztasunari tokia egitea, hura ikusaraziz eta dakarren aberastasunaz gozatuz.

Arratsaldea giro ezin hobean igaro genuen. Jolasek eta dinamika parte-hartzaileek lagunduta, elkar ezagutzeko aukera izan genuen, baita munduko hainbat herrialde eta kulturaren inguruan gehiago ikastekoa ere. Ume zein helduek gozatu zuten esperientziarekin, elkarren arteko loturak sendotuz.

Topaketari amaiera emateko, parte-hartzaileek ekarritako jaki goxoak dastatzeko aukera izan genuen: taloak, arepak, tamalak, nacatamalak, baleadak eta beste hainbat plater bikain. Sukaldaritzak, beste behin ere, kulturak gerturatzeko duen indarra agerian utzi zuen.

Esperientzia aberasgarri honen ondoren, hurrengo ekimenetarako gogotsu eta ilusioz beterik amaitu genuen arratsaldea, kulturaniztasunaren inguruan hausnartzen eta proposamen berriak lantzen jarraitzeko prest.

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!

Herri Urrats: ikasgelarako lanketa-proposamena

Dakizuen bezala, maiatzaren 10ean Herri Urrats jaia ospatuko da Senpereko aintziran. Geletan horren lanketa egiteko, LHko Euskaraz Bizi taldeak dokumentu hau prestatu du.

Beste etapetarako ere interesgarria izan daitekeelakoan, hortxe duzue.

Parte-hartze deialdia: Gabonetako kanten errepertorioa

Gabonetako kanten errepertorioa aztertzeko sortalde bat osatu nahi dugu. Bertan, guraso taldetxo batekin batera, egungo errepertorioa aztertu eta irizpide eta proposamen egokituak adostuko dira.

Horretarako, interesa duen langilerik balego, mesedez jakinarazi zuzendaritzari.