Etapa mailakoak
Ingurumen taldearen mezua
Hamaiketakoarekin hondakinik ez sortzea bultzatzeko lehiaketa antolatu du ekoordezkari taldeak. Lehiaketa apirilaren 20tik 24ra izango da eta 3 kategoria egongo dira:
* Ontzi berrerabilgarrian gehien ekartzen duten ikasleen artean zozketa (indibidualki).
*Hamaiketakoa ekartzeko ontzi originalena ekartzen duenari saria.
*Gela mailan ontzi berrerabilgarri gehien ekartzen duen gelarentzako hamaiketakoa.
Beraz, apirilaren 13an tutoretza saioan tartetxo bat beharko da hau azaltzeko ekoordezkariek eta gelan bertan kartel bana jarriko dute.
Bestalde, apirilaren 20tik 24ra ekoordezkariak gelakideek ekarritako hamaiketakoen informazioa jaso behar duenez, 3.orduan klasea ematen duten irakasleek pare bat minutuko tartetxoa ekoordezkariari uztea eskertuko genuke, informazio bilketa egiteko.
Mila esker!
Monografikoetan sartutako denboraren inguruan
Bileretan bi egunetan bukatu arte geratu diren irakasleek bi ordu eta hogei gehiago sartu dituzte. Horretarako dugun ordu poltsatik egingo dugu deskontua.
Lan-erregistroak
Gogoratu, hilaren bukaeran, erregistroaren fitxa zuzendaritzan dagoen artxibategian utzi behar dugula. Bakoitzaren kodea azaltzen den orrialde bat topatuko duzue bertan, zuen izenaren ondoan “x” bat jartzea eta fitxa langile kodearen hurrenkeran uztea eskatu nahi dizuegu.
Eskerrik asko!
Argazkien inguruan
Dakizuen bezala, momentu honetan ez dugu komunikazio arduradunik eta ikastolako webgunean argitaratzen diren albiste, irudi eta argazkiak oso puntualak eta ikastola mailakoak dira. Asko eskertzen ditugu txangoetan ateratzen eta bidaltzen dizkiguzuen argazkiak, hala ere, hauek ez argitaratzearen arrazoia eman nahi genizuen.
Calendar-ari lotutakoak
IRAKASLEAK
- IHMO: Astelehenean, martxoaren 24ean oporren bueltara pasa genuen saio presentziala egingo dugu. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.
- IHMO: Asteartean, banakako lanketa egingo dugu.
IKASLEAK
- Hedatze: Astelehenean, asteartean eta asteazkenean, Hedatze akademikoa izango dugu.
- EUSlider: Asteazkenean, 3. mailako ikasle batzuek proiektuan parte hartzen jarraituko dute. Xehetasunak Calendarren daude ikusgai.
- Bisita Plaiaundira: Ostegunean, 3. eta 4. Mailako ikasle batzuek Plaiaundiko zentrua ezagutuko dute. Xehetasunak Calendarren egongo dira ikusgai.
- Espeleologia: Ostiralean, 1. mailako OFEko ikasleak Hernanira joango dira espeleologia egitera. Xehetasunak Calendarren daude ikusgai.
Gozatu oporrak!
Eskerrik asko egindako ahalegin eta lan guztiagatik. Gozatu egun hauez eta, ahal baduzue, deskantsatu ere egin. Bueltan jarraituko dugu denon artean Ikastola egiten, aurrera egiten.