HIZKUNTZAK

LH Asteko Oharrak 26.03.27

ETAPA MAILAKOAK


 MILA KILO ZORION.

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

https://youtu.be/cCqS1IVX5ko

Apirilak 8: Amaia Iza

Asteko ekintzak: ikus Calendar (Apirilak 13-17)

  • LH5: EHU (bi gela) eta Peruharrira irteera (lau gela)
  • LH6: Ebaluazio diagnostikoa
  • LH1: Ipuin kontaketa Oiartzoko ikasleen eskutik
  • LH: pedagogia IHMO (asteazkenean) eta 2.saio presentziala (ostegunean)

Ebaluazio bilerak, aktak Inikan

Ebaluazio bilerak bukatuta gogoratu ebaluazio bileretako aktak sinatu, eskaneatu eta Inikara igo behar direla. Behin hau egin ondoren, Hodeiko karpetatik tutore bakoitzak bere gelako akta ezabatuko du.

Bestalde, JPPak osatu, eguneratu eta 2. ebaluazioaren balorazioa jaso behar da bertan.

JUUL kanpaina: lehen bilera

Apirilak 23an Liburuaren Nazioarteko eguna ospatuko dugu. Horren harira, JUUL kanpainako bozketa eguna antolatu ahal izateko, apirilaren 14ean, asteartea goizeko 10:30ean liburutegian, JUUL kanpainako ordezkariekin lehen bilera egingo da.

Asteko kanta

Datorren astean entzungo dugun kanta “Saldu Genizun” izango da, Izaro Andres eta Olaia Inziarterena.

OPORRALDI ON!!!

Apirilaren 13an elkar ikusiko dugu. Gozatu!!!