HIZKUNTZAK

DBH Asteko Oharrak (26.03.13)


Etapa mailakoak


Monografikoen inguruan

Datorren astelehenean lehenengo bilera monografikoa izango dugu, bigarrena, martxoaren 23ra mugitu dugu, hala ere, berreskurapenen emaitza guztiak 16rako sartuta egon behar dute.

Monografikoen helburua ikasle jakin batzuen egoera aztertzea eta aurrera begirako erabakiak hartzea da.

Hori dela eta, TUTORE/KOTUTORE bakoitzak HAUTATU egin beharko du ZEIN ikasleri buruz hitz egin nahi duen, eta ahal dela, ikasleari dagokion plan proposamena aurrez zirriborratuko du.  Hemen duzue horretarako euskarria.

14:30ean hasi eta amaitu artekoa izango da, denboraren kudeaketa neurtzea guztion ardura izango da. Xehetasunak Calendarren aurkituko dituzue.

Teselak

Asteazkenean  3. saioan irakurketa inguruko jarduera bat egingo dugu. DBHko ikasle guztien artean “Garmendia eta zaldun beltza” liburua istorio bisuala bihurtuko dugu.

*Zalantzaren bat izanez gero, Maite Ruiz de Azua, Itxaro edota Ane Sobrevielarengana jo dezakezue.

Irakurzaletasun Taldea.

Udal Eskola Kontseilua

DBH3ko ikasleek goizeko irteera egingo dute herrian barrena, UEK egitasmoaren barruan pare bat ekintza gauzatzeko.

Hitzordua goizeko 08:15ean izango da ikasleekin, Niessenen, eta 10:30ak aldera ikastolara itzuliko gara.

Barkatu eragozpenak.

BPKko irakasleak

Blaituko bilera

Jakinarazi nahi dizuegu datorren astelehenean, martxoak 16, 6. saioan Blaituko ikasleekin bilera egingo dugula. Hemen duzue ikasleen zerrenda. Bilera laburra izango da, 10-15 minutu ingurukoa, beraz, ikasleak segituan izango dituzue bueltan zuen saioan.

Eskerrik asko,

Iñaki eta Sara

Jolasleku lantaldea

Pasilloen erabileran geroz eta ikasle gehiago ikusten dira pixkanaka eremuko mugak igarotzen. Hau ikusita, gogoratu pasillo zaintzan zaudetenean eremuak betetzen direla ziurtatzea: Bi sarreretan arkuak arte soilik egon daitezke, hau da, ezin dute ez lehen ezta bigarren mailako pasilloetara sartu, ezta goiko irakasle gela eta solas gela aurreko pasilloetara sartu.

Eskertuko genuke tutoretza orduan ikasleei hau gogoraraztea.

Mila esker!

Calendar-ari lotutakoak

IRAKASLEAK

Monografikoa: Astelehenean izango da. Calendarren dauzkazue hurrenkera eta metodologia proposamena. 14:30ean hasi eta amaitu artekoa izango da.

CAG geletako ebaluazioa: Asteazkenean, CAG geletako ebaluazioa egingo dugu. Xehetasunak Calendarren daude ikusgai.

IKASLEEKIN

Teselak: Asteazkenean, irakurketaren inguruko  jarduera bat egingo dute ikasle guztiek. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.

UEK: Astelehenean, 3. Mailako ikasleak irteera egingo dute herrian barrena.

Don Bosco: Asteazkenean,  4. mailako ikasle batzuek Don Bosco zentrua ezagutuko dute. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.

PODCAST tailerra: Asteazkenean, 3. mailako komunikazio tailerreko ikasleek Podcast proiektuaren azken saioa izango dute Lekuonan. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.


IKASTOLA MAILAKOAK


2026-27 ikasturtea: baimen eskaerak

2026-27 ikasturtea antolatzen hasteko garaia hurbiltzen ari denez, plangintza eta antolaketarik egokiena egin ahal izateko, langileen asmoen berri izan behar du zuzendaritza-taldeak. Horiek horrela, datorren ikasturterako aparteko eskaerarik egiteko asmoa izango bazenu, bete langile atarian topatuko duzun inprimakia. Martxoaren 27a da horretarako azken eguna.

Blaitu – Euskaraz Bizi | Bigarren Blaitu MHLZ lehiaketa

Blaitu Klubak ikasturteko bigarren Blaitu MHLZ lehiaketa antolatu du martxoaren 16tik martxoaren 25era. Korrikaren aitzakian, ETBko Mihiluze saioan oinarrituta, familia giroan eta euskaraz momentu dibertigarri eta atsegina pasatzea da ekimenaren helburu nagusia.

Martxoaren 16tik 18ra bitartean eta martxoaren 23 eta 24 egunetan entrenamendu saioak eskainiko dira Ikastolaren webguneko Blaitu Klubaren atarian. Martxoaren 25ean, Korrika gure herritik pasatzen denean, final handia jokatuko da eta parte hartzen duten lehiakide guztien artean, Urruñako Wow Park-erako sarrerak zozketatuko dira, etxeko kide guztientzat.

Familiei eman zaie Blaitu MHLZ bigarren lehiaketaren berri eta zuek ere geletan promo bideoa ikusi eta ikasleekin entrenamendu saioetan jokatzera animatzen zaituztegu, martxoaren 25eko lehiaketa handirako prestatu eta momentu atsegin eta dibertigarria pasatzera! Animatu eta parte hartu! Blaitu mingainak eta busti euskaraz!

Orereta ikastolaren lekuko-hartzea

  1. Korrika honetan, Orereta ikastolaren lekukoa Jon Alustizari eta Garazi Otamendiri eramatea egokitu zaie. Bejondeizuela!