IKASTOLA MAILAKOAK
24.KORRIKA
AEKrekin elkarlanean sorturiko 24. Korrikaren unitate didaktikoak aurkeztu dira, eta dagoeneko eskegita eta eskuragarri daude.
Material hauek KORRIKAren webgunean topa daitezke, ondoren Euskal Herri osoko ikastola, eskola eta euskaltegietan zabaltzeko.
Sorkuntza lan honetan, Orereta Ikastolako irakasle diren Jon Alustiza eta Iñaki Zapirain aritu dira, prestaketa prozesuan ekarpen handia eginez.
Bi motatako unitateak prestatu dira:
- Ikastetxeetarako ikasmaterialak, Jonek eta Iñakik sortuak, adinaren arabera sailkatuta: Haur Hezkuntzatik Batxilergora.
- Euskaltegietarako atazak, AEKren Didaktika Sailak prestatuak, helduen lanketarako.
Unitateek hainbat berrikuntza dakartzate, betiko helburu nagusiei eutsiz: euskararen aldeko jarrera zabaltzea, hizkuntzarekiko kontzientzia suspertzea, euskal kultura transmititzea eta bertoko erreferente kulturalak ezagutaraztea; baita, nola ez, KORRIKA iragartzea eta bere helburuak zabaltzea ere.
Unitate didaktikoak eta irakasleentzako gidak edo azalpenak honako loturan aurkituko dira:
https://www.korrika.eus/eu/korrika/unitate-didaktikoak
OIARTZO IKASTOLAKO PATRONATOA
Oiartzoko Patronatoaren bilera egin da berriki, eta bertan ikastolaren etorkizunerako garrantzitsuak diren hainbat gai landu dira. Azpimarratzekoak diren punturik nagusienak hiru izan dira:
- Urteko kontuen onarpena
Patronatoak aurtengo ekitaldiko kontuak onartu ditu.
- Zuzendaritza taldearen izendapen berriak
2026ko irailetik aurrera, Jon Iriondo izendatu da zuzendari eta Jurdana Martin ikasketaburu.
- Batxilergo Orokorraren bidearen aktibazioa
Hurrengo ikasturtetik aurrera, Batxilergo Orokorraren bidea martxan jartzea eta horri lotuta ikasgai-eskaintzaren moldaketa onartu dira.
ORERETA IKASTOLAKO ARTEZKARITZA KONTSEILUA
Orereta Ikastolako Artezkaritza Kontseiluaren bilera ere gauzatu da berriki, eta bertan ikastolaren kudeaketari lotutako hainbat gai jorratu dira.
Azpimarratzeko moduko erabaki eta informazio nagusiak honako hauek izan dira:
- Ikastolaren urteko kontuen onarpena
Artezkaritza Kontseiluak aurtengo ekitaldiko kontuak onartu ditu.
- Zuzendari-gerentearen izendapen prozesuaren inguruko informazioa
Kontseilariek zuzendaritza-gerentearen izendapenari lotutako prozesuaren berri jaso dute, aurrerantzean emango diren urratsen jarraipena egiteko.