ETAPA MAILAKOAK
Asteko ekintzak: ikus Calendar
- LH2: Baso eskola
- LH: Lantaldeak
- LH1: Ekainberri museora irteera
- LH6: UEK bilera ikasle ordezkariekin.
Ebaluazio bilerak: HAZTEN
Jarraian, ebaluazio bileretan bakoitzak izango dituen funtzioak dituzue. Garrantzitsua izango da hauek behar bezala betetzea.
Horrez gain, tutoreak ebaluazio bilera dinamizatzeko txantiloia duzue eskuragarri, jada, karpeta honetan dituzue sartuak, dagokion ebaluazio eta mailan. Hau garaiz egitea komeni da espezialistek beraien ekarpenak egin ditzaten. Espezialistei gelen ordena aurretiaz aipatzea ere garrantzitsua izango da, hauen antolaketa erraztu dezan. Gogoratu akta honek ebaluazio bilera baino 24 ordu lehenago prest egon behar duela tutoreek bilera ongi prestatzeko nahiko denbora izan dezaten.
Notek ere, 24 ordu lehenago sartuak egon behar dute Inikan, bezperan, koordinatzaileak izarak banatu/partekatu ditzan irakasle guztiekin.
Gogoratu ere, egiten ditugun egokitzapen horiek JPPetan islatuak egon behar direla, beraz, hauek osatuak eta eguneratuak izan behar ditugu ebaluazio bilerarako.
Behin ebaluazio bilera egin ondoren, tutorea izango da dokumentu hori osatuko duena (sinadurak, besteak beste) eta dokumentu hau eskaneatu eta Inikara igoko duena.
MoreretaOn
Atzo klaustroan azaldu bezala, MorereOn maartxoaren 6an ospatuko da. Ekimenaren antolaketarako beharrezkoa zaigu lasterka zenbat lankidek egingo duen jakitea. Koldo Mitxelena plazatik (Esmalteriatik) Agirre Lehendakari plazara (Linora) izango da egin beharreko ibilbidea. Korrika egiteko prest bazaude eman hemen izena.
Asteko kanta
Datorren asteazkenean, otsailaren 4an, Agate deunaren bezpera ospatuko dugu. Hori dela eta, datorren astean, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Oles egitera gatoz!” eta “Santa Ageda” kantuak entzungo ditugu.
ETAPA ARTEKOAK
BakQ identifikazio eta sinadura elektronikoa
Aste honetan ikuskariarekin izandako bilera batean irakasleok BakQ identifikazio sistema aktibo izatearen derrigortasuna atera da mahai gainera. Egun hainbat izapide (jazarpen protokoloena kasu) sinadura elektronikoarekin kudeatu behar ditugu eta etorkizunean ere joera hori izango dela adierazi digute. Webgune honetan topatuko duzue informazio guztia. Eskaera digitalki egitea zaila egiten bazaizue, jakizue udaletxe edo anbulategian nahiko modu errazean eska daitekeela.
IKASTOLA MAILAKOAK
IKT mintegia
Ordenagailuetan edozein haustura edo matxura baduzue, ahal bezain laster jakinarazi IKT arduradunari. Hausturen kasuan bereziki, gertatu orduko kudeatu, eguneroko erabilerak asko areagotzen baitu kaltea.