HIZKUNTZAK

[DBH3] Podcast proiektua: 1. saioa

DBH Familiak
Lekuona Fabrikako liburutegia

2026/01/14 12:00 pm

2026/01/14 2:00 pm

DBH3ko komunikazio tailerreko ikasleek Podcast proiektuan parte hartuko dute eta hemen da Lekuona Fabrikako liburutegian egingo diren saioetan lehena.

Aurreneko saioa podcast-era sarrera izango da: podcast motak, sorkuntza prozesua, adibideak… ezagutuko dituzte. Hori eginda, podcast propioa egiteko generoa, formatua eta ideia aukeratuko dituzte, eta hurrengo saiorako azken horren mapa kontzeptuala eta storyline-a bukatu beharko dituzte.