HIZKUNTZAK

Hezkuntza Batzordea: 2. buletina (25.12.10)

Hezkuntza Batzordearen 2025-2026 ikasturteko bigarren bileran landu diren gai nagusiak ondorengoak dira.

Ikastolaren pertsona-ereduaren gaineko hausnarketa: urrian egindako dinamikaren emaitzen itzultzea

Hezkuntza Batzordearen aurreko bileran egindako dinamikaren emaitzen itzultzea egin da. Ondorio nagusiak:

  • Ikasle, irakasle zein gurasoek aipatutako alderdiek bat egiten dute marko orokorreko bereizgarriekin eta egin nahi den bidearekin.
  • IHMO (Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra) formazioak balioko du Ikastola egiten ari den bidea aztertzeko, hautu pedagogiko eta metodologikoei dagokienez. Ikastolaren indarguneak ezagutu eta hobetu beharrekoak detektatzeko balioko du.
  • Ikastolaren eguneroko jardunarekin erabateko lotura du pertsona ereduaren lanketak. Egiten den horri zentzua eman eta begirada kontziente bat presente izanda egin behar da lan.

Gaztelania irakasgaiaz

Hizkuntza proiektua 4-5 urtean behin berritzen da, Ikastolen Elkarteak proposatzen duen proiektuari lotuta. Euskarari lehentasuna ematen zaio; bigarren hizkuntza ofiziala, gaztelania; eta, Orereta Ikastolaren kasuan, kontaktuzko hizkuntza, ingelesa.

Inguruko Ikastoletako eta Orereta Ikastolako egoera azaldu da. Gaiaren gainean Hezkuntza Legeak zer dioen eta Ebaluzio Diagnostikoaren emaitzek zer erakusten duten ere azaldu da.

Pedagogia Batzordean azterketa bat abiatuko da egiten dena berresteko edo kalifikazio/emaitzen objektibotasuna bermatzeko beste ekintza batzuk martxan jarriko diren erabakitzeko.

Guraso bilera orokorrak: asistentzia

Ikasturte amaierako bileretan gurasoen asistentzia jaitsi egiten da eta horrek kezka sortzen du. Helburuaz, edukiaz, formatuaz… hausnartu beharko litzateke. Bilera horiek erakargarriak izatea nahi da familiek parte har dezaten.

Dinamika labur bat egin da eta hauxe izan da emaitza: ikasturte hasierako bilera egokia dela uste da ikasturteko erronkak aipatzen direlako, baina bukaerakoaren helburua zein den ez da argi ikusten. Pedagogia Batzordean hausnartutakoa ildo beretik doa.

Guraso Batzordetara eramango da gaia, aurrez Pedagogia Batzordean landuta.

“Altxa burua” egitasmoa: azken berriak

Ikastolako guraso talde batez gain, Cristobal Gamon eta Koldo Mitxelena ikastetxeetan ere badabiltza dinamika honekin. Udal Eskola Kontseiluan herri dinamika batean murgiltzeko lanean ari dira.

Galde-eskeak

Eguberriei, Inauteriei eta Erasmus+ programari buruzko gai bana atera dira. Aztertuko dira proposamenak.