Euskararen Hamabostaldiko Blaitu MHLZ lehiaketak badu irabazlea: Ibai Lizeaga Bilbao. Irrisarri Land-erako sarrerak eskuratu ditu etxeko guztientzako. Ederki pasa ezazue, familia!
Arrakastatsua izan da, beste behin ere, euskaraz gozatu eta momentu atsegina pasatzeko helburuarekin Orereta Ikastolak martxan jartzen duen Blaitu MHLZ lehiaketa. Azaroaren 27tik abenduaren 3ra, Euskararen Egunera, izan da martxan herritar orori eskainitako edizioa.
Entrenamendu saioetako parte-hartzea handia izan da eta final handian ere 220 lagunek baino gehiagok hartu dute parte. Finaleko parte-hartzaileen arteko zozketa gaur egin da eta, esan bezala, saritua Ibai Lizeaga Bilbao izan da.
Datorren urteko KORRIKAren atarian izango da Blaitu MHLZren hurrengo lehiaketa. Bitartean, blaitu mingainak eta busti euskaraz!