Azken urteetan egindako bideari jarraipena emanez, aurten ere izango dute DBH 4. mailako ikasleek Baketik-ek, gatazken lanketa etikorako zentroak, eskaintzen duen bide-hezkuntzaren gaineko antzerki foruma.
Ikasgela bakoitzak bi ordu eta erdiko saioa izango du. Lehenik, antzezlana eta foroa izango dituzte; horren ondotik, ekarpenak egiteko tartea.