HIZKUNTZAK

Urdaburu Eguna 2025

Familiak

2025/11/30 8:00 am

2025/11/30 5:30 pm

Ikastolak Urdaburu mendizale elkartearekin elkarlanean antolatzen dituen mendi-irteeretan hurrengoa azaroaren 30ean egingo da. Urdaburu Eguna izango da.

Goizeko ohiko mendi-txangoaren ostean, hala nahi duenak (haurrek zein helduek), Oiartzungo Tolare jatetxean bazkaltzeko aukera izango du. Hasierakoak, haragia eta postrea izango dira helduentzako (20€, edaria eta kafea barne). Espagetiak, bularkia eta izozkia izango dituzte haurrek (8€, edaria barne). Bazkaria aurrez ordaindu behar da transferentziaz, izena ematean (ikusi kontua | jarri beharreko kontzeptua).

Ibilaldira soilik, bazkaltzera soilik edo bietara joateko aukera dago. LH3-DBH4 arteko ikasle eta familientzako doako autobus-zerbitzua egongo da norberak hala dagozkion joan-etorriak egiteko.

HHtik DBH4ra arteko haurrek, gaztetxoek eta haien familiek eman dezakete izena Urdaburu Egunean. Azaroaren 19a da horretarako azken eguna.

Adinaren arabera, hiru ibilbide egiteko aukera egongo da. Segidan txangoen gaineko xehetasunak eta izena emateko aukera:


LH3 ARTERAKO IKASLE ETA FAMILIAK:
SUSPERREGI-URDABURU-SUSPERREGI


  • Haurrek heldu batek lagunduta etorri behar dute.
  • Irteera-ordua: 09:00etan, Susperregin (norberak bere kabuz joan behar du hara).
  • Mendiko txangoaren amaiera-ordua: 13:00ak aldera, Susperregin.
  • Bazkariaren ordua: 14:30ean, Tolare jatetxean (norberak bere kabuz joan behar du hara. Bazkalostean ere norberak bere kabuz itzuli behar du etxera).

LH3-DBH4 IKASLE ETA FAMILIAK:
LISTORRETA-URDABURU-LISTORRETA (10,5 km)


  • Haurrak/gaztetxoak bakarrik edo heldu batekin etor daitezke.
  • Irteera-ordua: 08:00etan, Niessengo geltokian (autobusez Listorretara).
  • Mendiko txangoaren amaiera-ordua: 13:00ak aldera, Listorretan (autobusa egongo da bazkaltzen geratzen ez direnak Zumardira jaisteko eta bazkaltzen geratzen direnak Tolare jatetxera eramateko).
  • Bazkariaren ordua: 14:30ean, Tolare jatetxean (autobusa egongo da bazkaltzera bakarrik joan nahi dutenentzako: 13:45ean, Zumardiko geltokian). Bazkalostean, autobusa 17:30ak ingururako jaitsiko da Zumardiko geltokira.
  • Oharra1: autobuseko joan-etorriak doakoak izango dira.
  • Oharra2: irteera honek domina lortzeko bi puntu balio ditu.

HELDUAK (IKASLERIK GABE):
ERGOIEN-XORROLA-OIANLEKU-HARRITXURIETA-ERGOIEN (15 km)


  • Helduak soilik joan daitezke.
  • Irteera-ordua: 08:00etan, Zumardiko autobus-geltokian.
  • Irteera-ordua bazkaltzera joateko: 13:45ean, Zumardiko geltokian. Bazkalostean, autobusa 17:30ak ingururako jaitsiko da Zumardiko geltokira. Ez da autobusik egongo bazkaldu aurretik Zumardira jaisteko.
  • Oharra: autobuseko joan-etorriak doakoak izango dira.