Gai hauek landu dira Artezkaritza Kontseiluaren 2025-26 ikasturteko lehen bileran.
Zuzendari nagusiaren agurra
2025eko irailera arte Orereta Ikastolako zuzendari nagusia izan den Anartz Muxika Andrés Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko finantza zuzendaria izango da aurrerantzean. Hemendik aurrerako egoeraren kudeaketaz hitz egin da. Artezkaritza Kontseiluak aste batzuk hartuko ditu egoera aztertu eta erabakiak hartzeko.
2025-26 ikasturtearen hasiera: etapaz etapako deskargua
Ikas-etapa bakoitzeko zuzendariek (HHtik batxilergora arte) ikasturte hasieraren nondik norakoak azaldu dituzte. Ostean, Ikastolako zuzendari pedagogikoak 2025-26 ikasturteko plangintzaren, itunen, aniztasunari erantzuteko baliabideen eta proiektu nagusien (izan lehendik daudenak edo berriak) laburpena egin du.
Matrikulazioa 2025-26: helegite administratiboak egiteko epearen itxiera
2025-26 ikasturterako matrikulazio-prozesuaren gorabeherak gogoratu dira eta 2025-26 ikasturtea zenbat ikasle/familiarekin eta nola hasi den adierazi da. Helegiteen bide administratiboa itxita dago, helegite judizialak dira hurrengo pausoa (aurrera egitea erabakitzekotan).
Ikastolak Udalarekin duen harremanaz
Pasa den ikasturtean hasi zen Ikastola Udalarekin bilera sistematikoagoak eta jarraituagoak izaten. Azken berrien eta hurrengo bileretarako hitzorduen berri eman da.
Herrigintza: Urriaren 12ko ongietorri jaia eta Kilometroak 25
Orereta Ikastolak bizpahirutan antolatu duen urriaren 12ko ongietorri festa bertan behar geratuko da, indarra galdu baita. Elgoibartik Kilometroetan lanean aritzeko boluntarioak eskatu dituzte eta Orereta eta Oiartzo Ikastoletatik bi boluntario lortu dira guztira. Ondorioa: komunitatea ez dago indartuta, animatuta. Aurtengo erronka izango da, beraz, horri buelta emateko ahalegina egitea.