HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (25.11.07)


ETAPA MAILAKOAK


Berrikuntza

Kaixo, ekipo:

Datorren astelehenean diziplina artekoak hasten ditugu eta, hortaz, DBH 4. mailako antolaketa arretaz behatzeko eskatu nahi dizuegu, truke dezente baitaude (3B eta 3C gelen antolaketan, bereziki). Dokumentua calendarren ere izango duzue ikusgai. Saiokako ikastaroak astelehenerako prest egongo dira, baina ordurako jarraibideak frexkatzea gomendatzen dizuegu.

Bestetik, urtarrilaren 12an abiatuko dugun Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorraren (IHMO) gaineko ikastaroan parte hartzeko, irakasle bakoitzak esteka honetan (langile atarian ere baduzue) izena eman behar duela gogoratu nahi dizuegu (azaroaren 10a baino lehen).

Eskerrik asko eta animo!
Berrikuntza DBH

Jolasgaraien inguruan

Negua hurbiltzen ari denez, oroitu pasilloak eta liburutegia eskura jarriko ditugula ikasleentzat. Beraz, gogoan hartu zaintzak antolatzeko orduan, espazio guztiak beteak geldi daitezen.

Horrez gain, arau-hausteen erregistroa estekatuko dugu berriz ere hilabete bakoitzaren lehen egunean. Gogoratu arau-hausteak ebaluazioro zerotik hasten direla.

Mila esker!
Jolaslekuaren lantaldea

Blaitu bilera

Kaixo, lankideok:

Jakinarazi nahi dizuegu datorren ostegunean, azaroak 13, 3. saioan Blaituko ikasleak ez dituzuela gelan izango. Hemen duzue ikasleen zerrenda. Eragozpenik izatekotan, jar zaitezte gurekin harremanetan.

Eskerrik asko,
Iñaki eta Sara

Ekoordezkarien bilera

Kaixo,

Azaroaren 12an, asteazkena, 13:15ean ekoordezkariek bilera izango dute. Beraz, gela bakoitzeko ordezkariak gelatik atera beharko du eta ikus-entzuneko gelara joan. Zuek jakin dezazuen zein ikasle aterako den gelatik, hemen duzue ekoordezkarien ikasle-zerrenda.

Ingurumen taldea

Komunera joateko baimenaz

Azken aldian komunen erabilera desegokia areagotu dela sumatu dugu. Klase tarteetan, jolasgaraiaren hasieran eta amaieran, baita espazio aldaketa eskatzen duten saioetan ere, ikasle batzuk komunera joaten ari dira.

Guztion ardura da adostutako arauak betetzen laguntzea, beraz, gogoratu ikasleak klase saioan joan daitezkeela soilik komunera eta jolasgaraietan kanpoko komunak erabili behar dituztela.

Bestalde, komunera joateko baimena ematen diegun 3. mailako mutilen erregistroa egiten ari gara gelako agendan (beste euskarri batean izan daiteke, klasea beste espazio batean ematen badugu).

Mila esker!

DBH1-2ko irakasle gela giltzaz ixteaz

Hutsik daudenean eta ikastolatik joaten garenean, irakasle geletako ateak giltzatuta uztea garrantzitsua da; bertan uzten biatitugu gure objektu pertsonalak, baita dokumentazio garrantzitsua ere. Kontuan izan, gela ixten ez badugu, edozein ikaslek edota arratsaldetan eta asteburuetan ikastolara sartzen den edonork duela sarbidea gelara.

Calendar-ari lotutakoak

IRAKASLEAK

  • Koordinazio saioa: Astelehenean, HBSPko irakasle taldeak eta tutoreak bilduko dira.
  • Koordinazio saioa: Asteartean, CAG geletako irakasle taldeak eta tutoreak elkartuko dira.
  • Lantaldeak: Asteazkenean lantaldeek biltzeko tartea izango dute.

IKASLEEKIN

  • Garabide: Ostiralean, 3. mailako ikasleek kulturartekotasuna eta aniztasunaren inguruko lanketa egingo dute. Xehetasunak Calendarren izango dituzue ikusgai.

IKASTOLA MAILAKOAK


Osasun azterketa osagarriak: kobrantza

Pasa den ikasturtearen amaieran osasun azterketa osagarriak egin zenituzten langileei datorren astelehenean, azaroak 10, kobratuko zaizue azterketa horien kostuaren %50a; langileari ordaintzea dagokiona, hain justu.

Gau Beltza: argazki eta bideo galeriak eta balorazio inkesta

Gau Beltza pasa berritan, gure eskerrik beroena eman nahi dizuegu ostiraleko festan parte hartu zenuten denei; modu batera edo bestera jaia zuena eginez, zuen hondar aletxoa jarri zenuten guztiei. Gustu izanez gero, langile atarian duzue bideo eta argazki galeria ederra.

Bide batez, proposamen eta iradokizunak jaso eta arian-arian jaia doitzeko eta hobetzeko asmoz, Gau Beltzeko lantaldeak balorazio-inkesta prestatu du; besteak beste, langileek erantzuteko. Langile atarian topatuko duzue aipatu inkesta. Asko eskertuko genizueke erantzuteko tarte bat hartzea. Mila esker, aldez aurretik.

GOGORATU!
Errigora eta Zubiak Eraikiz: Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko Ikastolak laguntzeko hainbat proposamen

Azaroaren 9an eta 13an amaituko dira, hurrenez hurren, Ipar Euskal Herriko Ikastolen aldeko eskaintzak (Hendaiako Gure Ikastolako Eguberriko txokolatezko egutegia, Ziburuko Kaskarotenea Ikastolako kirol-jertse, elastiko eta telazko poltsa, eta Seaskako egutegia) eta Errigorako saskiak eskatzeko epeak. Ikaskoliko, Xiberoko Ikastolen aldeko, otarreak eskatzeko azken eguna, aldiz, azaroaren 23a da. Denak ala denak Ipar Euskal Herriko nahiz Nafarroa erdialdeko eta hegoaldeko Ikastolak laguntzeko ekimenak direnez, oraindik egin ez baduzue, zerbait eskatuz haien alde zuen hondar aletxoa jartzera animatu nahi zaituztegu. Langile atarian topatuko dituzue proposamen guztien xehetasunak eta eskaerak egiteko aukera.


BESTELAKOAK


2026ko Nafarroa Oinez aurkeztu berri dute

Aste honetan aurkeztu dute 2026ko Nafarroa Oinez. “Bidean bat gara” lelopean, Erentzun Ikastolak  (Viana) eta San Fermin Ikastolak (Zizur Txikia) antolatuko dute elkarrekin. Urriaren 18an izango da festa. Gehiago jakiteko, irakurri aurkezpenaren albistea.