ETAPA MAILAKOAK
MILA KILO ZORION!
Mila kilo zorion
dizugu eskaintzen,
beste urte berri bat
duzulako hasten.
Baietz asmatu zenbat
dituzun betetzen,
zergatik ez ditugu
txaloka kontatzen?
Urriak 23: Maitane Oñatibia
Urriak 25: Naroa Perez eta Maddi Vega
Asteko ekintzak: Ikus Calendar
- LH5-6: Agedaren saioak
- LH1: Innovamateko formakuntza gurasoentzat
- LH2: Ataunera irteera (egun osoko irteera)
- LH: Pedagogia
- LH5: Igartubeiti baserrira irteera (egun osoko irteera)
- LH1: Bakarkako guraso bilerak AMAITU
- LH3: Liburutegiko saioa (egun osoko irteera)
AGH
Dokumentu honetan, AGH protokoloaren inguruko informazioa duzue. Dakizuen bezala, LH1 eta 6. mailako ikasleei aplikatzen zaie protokolo hau.
Zubiak Eraikiz – Harremanak eta lehen trukea
Ikastola desberdinetako irakasleok lehen bilkura egin ostean, 2025-2026 ikasturtean harremanak nola antolatuko ditugun zehaztu dugu. Aurrez esan, hitzarmenera atxikitutako Ikastolak ere gehitu ditugula harreman hauetara zuetako bakoitzak jarri duzuen prestutasunari esker, jakinda ere ziurrenik ez ditugula guztion nahiak asetu, gure helburua Orereta Ikastolari “zentraltasuna” kendu eta gainerako Ikastolen artean harreman berriak sortzea izan delako.
Nahiz eta ahoz esan dizuegun zein Ikastolarekin izango duzuen harremana, hemen bidaltzen dizuegu taula. Honekin batera, lehen trukearen berri ere eman nahi dizuegu. Azaroko lehenengo astean jasoko ditugu gainerako Ikastoletara hurbildu beharreko aurkezpen lanak, hau da, azaroaren 6an lehen lanak Kepari edo Ainara Aranbururi ematea eskertuko genuke lan hauek ahalik eta azkarren bideratzeko. Aurkezpen lan hauek gure herria, Ikastola edota gure gelako kideak aurkezteko erabili ditzakegu, bakoitzaren abilezia eta nahiaren baitan paperezkoak edota digitalak izan daitezkeen arren, irakasleen artean egindako bilkuran jasotako sentsazioa paperezkoak hobesten zirela izan zen.
Ebaluazio bilerako akta
0. ebaluazioko bilerak bukatuta, gogoratu nahi dizuegu aktak sinatu, eskaneatu eta Inikara igo behar ditugula.
Tutore bezala jarri – Jarraipena – Ebaluazio bilerak – 1.ebaluaziora igoko dugu.
Chromebooketan matxurak
Chromebooketan gertatzen diren matxurak ahalik eta ongien kudeatzeko helburuarekin, tiketa zabaltzen duzuenean, zein ikaslerena den zehaztea eskertuko genuke. Horrez gain, gogoratu nahi dizuegu hauek direla jarraitu beharreko pausoak tiketa sortzerako orduan:
- Chromebookari gertatzen zaiona azaldu
- Zein ikaslerena den adierazi
- Ordenagailuaren atzean dagoen kodigoa jarri: S/N: XXXXXXXXXX
- Arduradun bezala: Jaione Agirreurreta
- Ordenagailua Ane Beltrani eman eta berak ordezko bat emango dizue.
Asteko kanta
Urriaren 31n Gau beltza ospatuko dugunez, datozen asteetan Pirritx eta Porrotxen “Arimen gaua” entzungo dugu.
IKASTOLA MAILAKOAK
Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza eguneratua
Langile atariko prestakuntzen eta jardunaldien atala eguneratu dugu. Bizipoza elkartearen udazkeneko 9. jardunaldia (aurtengoa, heriotzaren pedagogiaz) eta Unearen “lateralitatea eta ikasketa” ikastaroa gehitu ditugu. Langile atariko prestakuntza eta jardunaldien atalean topatuko dituzue guztiaren gaineko xehetasunak.
Komunikazio ez-bortitza: urriko bideo-pilula
Irailean hasi ginen Ikastolan sor daitezkeen egoera zail eta deserosoak kudeatzen laguntzeko bideo-pilulak zabaltzen. Ikusgai izango dituzue hala behar edota nahi duzuen aldiro langile atariko informazio praktikoa atalean, ongizatea eta garapena sailean. Hilero bideo-pilula bat zabalduko dugu, hilabetearen hirugarren astean; eta hemen da bigarrena, urrikoa.
ETAPA ARTEKOAK
HH-LH-DBH | Osasun eta arreta emozionala Ikastolan, zertan gabiltza lanean?
Pasa berria da Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna, urriaren 10a. Horren aitzakian, buru osasuna zaindu eta arreta emozionala eskaini eta lantzeko Ikastolan egiten ditugunen bilketa egin dugu. Langile atarian, albisteen atalean, duzue irakurgai bilduma.
BESTELAKOAK
XLV. Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketa: lanak aurkezteko epea zabalik
Zabalik da Ereintza elkarteak antolatzen duen Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketara lanak aurkezteko epea. Azaroaren 1a da lanak aurkezteko azken eguna. Interesgarria irudituz gero, hemen informazio xeheagoa eta parte hartzeko baldintzak.
Hainbat artikulu interesgarri
- “Bagatoz ikastolak, bagatoz, indar berriz” iritzi artikulua (Ikastolen lurralde-lehendakariak | Berria)
- “Itunpeko sarearen eragileen arteko ezberdintasuna” (Iñigo Fernández de Lucio | El Correo)