Txukun eta erabilgarri egoteko, ikasturtean zeharreko txukuntze lanez gain, mantenu lan sakonagoa ere ezinbestekoa dute Añabitarteko berdeguneek; eta uda tarteko, berriz ere badute mantenu lan sakonago horien beharra.
Auzolanean egiten dira mantenu lan sakonago horiek, eta irailaren 27an jarri dugu horretarako hurrengo hitzordua (08:00etan, Baserriaren atarian; aldaketak egon daitezke eguraldiaren arabera). Sasi-garbitzeko makina (desbrozadora) erabiltzen dakien jendea etortzea asko eskertuko da; eta ahal balitz, norberak sasi-garbitzeko makina ekartzea ere bai (boluntario denentzako adina erreminta ez baitaude Ikastolan).
Bete beheko inprimakia eta lagundu Añabitarte polit eta zainduta mantentzen! Irailaren 23a da izena emateko azken eguna.