Batxilergo-ikasketak egiteko matrikula-epea ekainaren 30era artekoa da. Hemen matrikula orria eta matrikula betetzeko jarraibideak.
Matrikula orria oiartzo@ikastola.eus helbidera bidali edo Oiartzora bertara eraman behar da (08:00-14:30). Haurtzaro eta Orereta Ikastoletako ikasleek jatorrizko Ikastolan entrega dezakete.
Zalantzak argitzeko edo bestelakoetarako, idatzi oiartzo@ikastola.eus helbide elektronikora edo deitu 943 52 38 04 telefono-zenbakira (08:00-14:30).