HIZKUNTZAK

Artezkaritza Kontseilua: 5. buletina (25.03.26)

Gai hauek landu dira 2025eko martxoko Artezkaritza Kontseiluaren bileran.

Urteko Ohiko Batzar Nagusia 2025: ebaluazioa eta balorazioa

Otsailaren 26ko Batzar Nagusiaren amaiera aldera betetzeko eskatutako asebetetze-galdetegiaren emaitzak eskuan, batzarra egokia izan zela ondorioztatu da. Dena den, familia gutxi joan zirela aipatu da, datorren urtean gehiago etortzeko moduak topatzeko saiakera egingo da.

IKT: hobekuntza nabarmenak hainbat dirulaguntzari esker

2024an hainbat IKT azpiegitura hobetu dira, SPRIren bi dirulaguntzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren beste bati esker. Zerbitzariak berritu dira, zuntz optikoaren bigarren linea bota da, eta
hodeiaren eta baliabideen segmentazioa egin da talde bakoitzak bere sarbidea izateko. Zerbitzariak (makinak) ere aldatu dira.

Zubiak Eraikiz proiektua: hitzarmena birsinatzea eta iruditeria berritzea

Euroeskualdearen dirulaguntza bati esker, besteak beste, Zubiak Eraikiz proiektuaren iruditeria berritzen eta kontakizuna sortzen ari da Ikastola. 2024-25 ikasturtearen amaieran berrituko da hitzarmena eta momentu hori probestuko da iruditeri berria aurkezteko.

HH-LH-DBH matrikulazioa 25-26: Hezkuntza Sailaren planifikazioa, behin behineko zerrendak eta ondorengo urratsak

Hezkuntza Sailaren ofiziozko ikaspostuen planifikazioaren jakitun, matrikulazio-garaia amaituta eta Hezkuntza Sailak behin behineko zerrendak argitaratuta, egoeraren azterketa egin eta hemendik aurrerako urratsez hitz egin da.

Haur Eskola 2025-26: hiru ikasgela

2024-25 ikasturterako Ikastolako Haur Eskolak itunduta dituen hiru ikasgelak “aktibatzea” erabaki zuen Artezkaritza Kontseiluak. Ordura arte bi ikasgelarekin nahikoa izaten zuen Ikastolak, baina iaz lehenengoz hirugarrena ere aktibatzea erabaki zen eskaera kopuruagatik. Hala, HH1eko bi gela eta HH0eko gela bat ditu egun, ikasturte honetan, Ikastolako Haur Eskolak.

Datorren ikasturtean ere berdin jarraitzea erabaki du Artezkaritza Kontseiluak: HH1eko bi eta HH0ko gela batekin.