LH 6. mailako ikasleak Arnasa elkartearen (Euskadiko Fibrosi Kistikoaren Elkartea) aldeko azoka solidarioa antolatzen ari dira, lanak banatu eta talde ezberdinetan antolatuta. 2. eskuko jostailu eta jolasak, eskuz egindako gauzak eta Arnasa Elkarteko hainbat osagarri salduko dituzte martxoaren 31 goizean Agirre Lehendakariaren eta Niessengo plazetan. Animatuko zarete?
Nondik dator ekimena?
Arnasa elkartearen aldeko merkatu solidarioa diziplina arteko proiektu baten fruitua da. Ingurunea arloan, gobernuz kanpoko erakundeak lantzen aritu dira: zer diren, zer egiten duten… Euren inguruan gisa horretako erakunderik ba ote den bilatzen hastean egin dute topo Arnasa elkartearekin, eta antolatu dute merkatu solidarioa ingurunea ez beste hainbat arlotako edukiak nahiz lanketak txertatuz eta antolaketarako ikasgela arteko hainbat lan-batzorde osatuz.