HIZKUNTZAK

[DBH] Gorputz aniztasunari eta osasun fisiko-mentalari buruzko hitzaldia familientzako

Familiak
Esmalteriako eraikina

2025/03/17 5:30 pm

2025/03/17 7:30 pm

Elikaeskola gabinetearen eskutik, DBHko ikasleen familientzako hitzaldia antolatu du Ikastolak.

Gorputz aniztasunari eta osasun fisiko-mentalari buruzko jardunaldia familientzako


· Norentzako: DBHko familientzako
· Lekua: Ikastolaren Esmalteriako eraikina
· Eguna: martxoak 17
· Ordua: 17:30
· Hizkuntza: euskara (aldibereko itzulpena Telegram bitartez). Saioa gaztelaniaz jarraitu nahi izanez gero, aurikularrak eta Telegram-en app-a deskargatuta ekarri behar dira.
· Izen-ematea: beheko inprimakia betez

Gaitegiari dagokionez, hasteko, obesitate eta elikadura nahasteen datuei dagokien gaur egungo egoera aztertuko da (baita horri aurre egiteko aurrera eraman diren estrategien inguruko hausnarketa egin ere). Ondoren, osasunaren gaineko kontzeptu batzuk landuko dira. Eta bukatzeko, dieta murriztaileek dituzten arriskuez eta gorputz formaren inguruko mito desberdinez hitz egingo da.

Saioetan parte har dezakeen pertsona-kopurua mugatua delako eta ikastaroa prestatzeko ere lagungarria delako, ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Beraz, saioetan parte hartu nahi izanez gero, bete beheko inprimakia. Martxoaren 14a da izena emateko azken eguna.