HIZKUNTZAK

Goi mailako Bikain ziurtagiria berritu du Ikastolak

Orereta Ikastolak Eusko Jaurlaritzaren goi mailako Bikain ziurtagiria berritu du, atzo egin zen euskararen erabileran eta kudeaketan egindako lanagatiko aitortza ekitaldia Donostiako Kursaal aretoan. 44 erakundek jaso dute aitortza. Zazpi Harrobia ziurtagiri banatu dira, bost oinarrizko Bikain ziurtagiri, erdi mailako zazpi Bikain ziurtagiri eta goi mailako hogeita bost Bikain ziurtagiri. Orereta Ikastolak goi mailako Bikain ziurtagirietako bat jaso du.

2024ko Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sarietan, diploma

Orereta Ikastolak 2024ko Kudeaketa Aurreratuaren Diploma ere jaso du. Eusko Jaurlaritzak eta Euskalitek banatzen dituzten Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariak ekitaldiaren hamargarren edizioa ospatu zen pasa den abenduaren 11n Bilboko Euskalduna Jauregian. Kudeaketa arloan aurreratuen dabiltzen erakundeen lana, esfortzua eta konpromisoa aitortzea da helburua. 75 aintzatespen egin ditu Euskalitek 2024an: urrezkoak, lau; brontzezkoak, hamalau; eta diplomak, berrogeita hamalau. Horrez gain, urrezko aintzatespena baduten hiru erakunderi aitortza berezia ere egin zaie. Esan bezala, 54 diploma banatu dira. Horietatik bost izan dira hezkuntza arloan jarduten duten erakundeentzako; eta horietako bat, Orereta Ikastolarentzako.

Hala bukatuko dugu 2024a: lanean jarraitzeko indarrez eta bultzadaz. Eta 2025ean ere, aurrera!

bikain ziurtagiria euskara