HIZKUNTZAK
  • Añabitarteko baso-eskola

    Basoa ikasgela bihurtzen denean…

Haurraren eta naturaren arteko elkarrekintzari esker, ikasleen garapen osoa bultzatzen dugu; eta, horrek guztiak, bat egiten du Ikastolako ikasleen irteera profilarekin.

Entzun Euskadi Irratiko erreportajea.


Astekako egutegia

Mapa eta eremuak

Etxetik ekartzekoak | Joan-etorriak

  • Etxetik jantzita: uretik, hotzetik, landare eta intsektuetatik babesteko arropa eta oinetako egokiak (galtza luzeak eta mahuka luzedun kamisetak, galtza eta beroki txapeldun iragaizgaitzak, polarra edo arropa termikoa, katiuskak edo mendiko botak).
  • Motxila batean: aldatzeko arropa, berokia eta oinetakoak. Arropa zikina jasotzeko poltsa bat. Toalla bat (LHkoek).
  • Kantinplora edo ur botila (HHn, ez). HHn, hamaiketakoa irakasleak eramango du; LHn, ikasleak etxetik ekarriko du, baina janari lehorra izan behar du: gailetak, tortitak edo fruitu lehorrak, esaterako.
  • Baso-eskolako egunetan, komenigarria da haurraren gorputza behatzea: akainarik, ziztadarik edo hozkadarik… baduen begiratzea.

  • HHko familientzako ohar garrantzitsua: Haurrak baso-eskolara joango diren egunetan, zaintzan geratzen ez diren umeak Linoko (HH4-HH5)/Tulleko (HH3) autobus-geltokira eraman behar dira 09:00etarako. Haurrak jasotzeko tokiak ohikoak izango dira (egun osoko saioak direnean ere bai).

Baso-eskolan laguntzera etorri nahi duzu?

Argazki-galeria