Gure ahotsak: Idoia Arbelaitz Villaquiran
Orereta-Errenterian jaioa da Idoia Arbelaitz Villaquiran. 1971. urtean jaio zen Galtzarabordan hiru anaiekin batera: Sergio, Borja eta Joankar. Gaur egun 52 urte dituela Gaztainon bizi da. 3 urterekin Orereta Ikastolan ikasten hasi zen. 19 urte zituela Orereta-Errenteriako AEK-an lanean hasi zen, baina azkenean Lezoko AEK-ko biltegian bukatu du. AEK-z gain, Oreretako hainbat antolakuntzetan parte hartu du, adibidez gabonetan gaztainak erretzen eta banatzen bere iloba Danel, Ganix eta Abarekin batera. Horrez gain, Gaztainoko jaiak antolatzen eta lan egiten, mugimendu feministaren antolakuntzan, gau beltzan, esaterako. Idoiari kozinatzea asko gustatzen zaionez, Madalenetako janaria prestatzen aritzen da.
Zintak
# | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|
1 | 2024 | 23:50 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Valeria Mendo |
2 | 2024 | 30:50 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Danel Arbelaitz |
3 | 2024 | 28:37 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Garoa Juanena |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago. Hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak.
# | Titulua | |
---|---|---|
1 | Orereta Ikastola | |
2 | AEK | |
3 | Orereta-Errenteria |