Gure ahotsak: Jon Maya Sein
Jon Maya Oiartzunen jaio zen 1977. urtean. Bere aita margolaria zen, bere amak, aldiz, etxean lan egiten zuen: josi egiten zuen eta jendea etortzen zen etxera arropa probatzera. Jon ikastolara joaten zen, Orereta Ikastolara. Hango bere gairik gustokoenak gizarte eta geografiari buruzko gaiak ziren eta berak kirol asko egiten zuen, hau da, kirol zalea zen. Noizean behin jaisten zen kalera lagunekin egoteko eta gehien jolasten zuen jokoa futbola zen. Uda garaian, berriz, hondartzara joaten zen aitarekin palan jolastera. Futbolera jolasten zen talde batean eta egun batean lesio baten eraginez futbola utzi eta dantza munduan gehiago murgildu zen. 2 urtez joan zen Baionara ikastera eta hortik aurrera Kukai sortzeko ideia bururatu zitzaion. Ez zuen inoiz pentsatu dantza mundutik biziko zenik.
Zintak
# | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|
1 | 2024 | 6:30 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Udane Vizoso |
2 | 2024 | 6:34 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Amets Ayala |
3 | 2024 | 10:16 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Ekhi Gonzalez |
4 | 2024 | 10:10 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Udane Oscoz |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago. Hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak.