Ekarri zure gailua (BYOD) politika
Orereta Ikastolak “ekarri zure gailua” edo BYOD (Bring your own device) politikak definituak ditu eta, politika horiek barne lanerako politika gisara ulertzen ditu. Horrela, ikasle, irakasle, langile edo bestelako bisitariek euren gailuak eguneroko lanerako Ikastolara ekartzen dituztenerako, lan hori burutzeko markoa definitu da.
1. Orereta Ikastola baliabide egokiez hornituta egongo da, informazioaren eta baliabideen segurtasuna bermatu ahal izateko.
2. Politika horien helburu nagusia Orereta Ikastolak bere informazioaren eta zerbitzu sistemen segurtasuna eta erabiltzailearen lan jarduna bermatzea da.
3. Erabiltzailearen ardura izango da bere gailuak beharrezko dituen segurtasun neurri guztiak hartzea, hala nola:
- Sistema eragilea gaurkotua izatea.
- Aplikazioak eguneratuak izatea.
- Birus eta malwarearen aurkako softwarea izatea eta eguneratua mantentzea.
- Gailurako sarbidea segurtasun neurriez babestua izatea.
- Baimendu gabeko pertsonen atzipenak eragoztea.
- Edozein intzidentzia edo anomaliaren berri ahalik eta azkarren ematea arduradunei.
4. Ez da Orereta Ikastolaren ez eta bertako langileen betebeharra izango gailu horiei sostengua edo babesa ematea. Soilik Orereta Ikastolaren zerbitzuak eskaintzeko erabiltzen diren aplikazio edo gailuen gaineko aholkularitza da eskainiko dena.
5. Ikasgelan, gailua edozein dela era, ikaskuntzarako erabilpena baino ez duela izango ulertzen da. Erabilpen hori irakaslearen edo unean uneko arduradunaren gidaritzapean eta bere baimenarekin egin beharko da.
6. Gailuak ez dira sekula erabiliko inori edo ezeri kalterik edo minik eragiteko. Kalte oso larritzat joko direlarik edonoren intimitatea, askatasuna edo pribatasunari eraso egiten dieten jarrerak (ziber-jazarpena, sextorsioa, sexting-a…). Ondorioz, erabat debekaturik dago inoren argazki, audio, bideo edo edozein material multimedia zabaltzea edota sarera igotzea, ez bada gelako jardueraren baitan espreski halakorik aipatzen eta irakaslearen gidaritza eta baimenpean egiten.
7. Orereta Ikastola ez da norberaren gailuetan sor daitezken kalteen erantzule izango.
“Ekarri zure gailua” politikek informazioaren segurtasunerako politikekin bat egiten dute. Kontuan izan, beraz, bertan aipatzen diren puntuak gailu horiei ere bete-betean eragiten diela.