HIZKUNTZAK

Ondoren zehazten diren eskubide eta betebeharrak Informazioaren Segurtasunerako Batzordeak (ISBk) zehazturiko segurtasun politiken ondorio dira eta erabiltzaile orok irakurri beharrekoak dira.


Erabiltzaileen eskubideak


  • Informatika sistemarako (OIKS, posta, Inika eta Langile ataria) erabiltzaile kontua eta pasahitza.
  • Interneterako sarbidea, WIFI edo ethernet bidez.
  • Erabiltzaileak bere lana egiteko beharrezko dituen gailuak eskuragarri izatea: ordenagailua, inprimagailua, proiektorea…
  • Erakundearen informazio sistemak erabili ahal izateko beharrezkoa den prestakuntza eta informazioa jasotzea.
  • Segurtasun kopiak egingo diren leku seguru eta metodologia baten eta horien konfidentzialtasunaren bermea.

Erabiltzaileen betebeharrak


  • ISBren aholku eta eskakizunei kasu egitea.
  • Informazioaren konfidentzialtasuna eta segurtasuna gordetzea. Hori nola gauzatu azaltzen den prozeduren parte aktibo izatea.
  • Norberaren sarbideen konfidentzialtasuna gordetzea.
  • Lan saioak zabalik ez uztea.
  • Gelatik irtetean, ordenagailuak itzaltzea.
  • Gailuren batean matxura, birusen bat, softwarearen funtzionamendu okerra edota edozein anomalia atzemanez gero, horretarako jarritako bideen bidez, IKT arduradunari horren berri ematea.
  • Baimendurik ez dauden aplikazioak ez erabiltzea.
  • Ikastolako baliabide eta zerbitzuak lan erremintak dira eta, beraz, horretarako soilik erabiltzea.
  • Lanerako eskura jarritako gailuen ezarpen estandarrak erabili eta errespetatzea, kontrakoa egiteko baimen berezirik izan ezean.
  • Zuzenean norberaren eskura jarri diren gailuak baino ez erabiltzea.
  • Erakundeak eskura jarritako gailuak ez erabiltzea inori edo ezeri kalterik eragiteko.
  • Norberaren edo kanpotik ekarritako gailuren bat erakundeko zerbitzuetara konektatuz gero, kontutan izatea gailu horrek antibirusak eta sarbide babestuak (pasahitz, patroi edo sistema biometrikoak) izan behar dituela.