HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (24.06.07)


ETAPA MAILAKOAK


Calendarrari lotutakoak

  • Ekaineko deialdia: Astelehenetik ostegunera azken berreskurapenak egingo ditugu Oiartzon. Antolaketa Calendarren daukazue.
  • UEK saio bateratua: Astelehenean 3. mailako ikasleek bertan parte hartuko dute. Xehetasunak Calendarren; eta saio trukeak, Inikan.
  • Elkarkidetza: Asteartetik ostiralera 3. eta 4. mailako ikasle jakin batzuek elkarkidetza saioetan parte hartuko dute.
  • Azken eguneko festa: Ostiralean ospatuko dugu, egitaraua Calendarren ikusgai dago.

Elkarkidetza dela eta (Haizearen mezua)

HH-LHrekin egingo den elkarkidetza dela eta, datorren ekainaren 11tik 14ra beheko sarrera ezingo da erabili. Beraz, sarrera-irteera guztietan goiko sarrera erabiltzeko eskatu nahi dizuegu. Gainera, solas gela, musika gela, gimnasioa eta korridorea bera, ezingo ditugu erabili. Arazorik izango bazenute, hurbildu Haizea edo Marijorengana eta saiatuko ginateke moldatzen. Xehetasun guztiak, ikasle taldea barne, Calendarren dauzkazue. Eskerrik asko!

Material eskaera (Ekaitzen mezua)

Datorren ikasturterako material eskaera egingo dugu datozen egunetan, hori dela-eta, mintegiren batek eskaera berezirik izango balu, Ekaitzi mezu bidez jakinaraztea eskatu nahi dizuegu. Epea datorren ostirala, ekainak 14, izango da. Ongi izan!

BLAITU KLUBA: Balorazio galdetegia (Euskaraz Bizi)

Blaitu Klubak euskararen erabilera hauspotzea du helburu, bai ikasleen artean eta baita komunitate osoan ere. Xede hori lortzen laguntzeko zuen balorazioa oso lagungarria izango litzaiguke, datorren ikasturtean beharrezko doikuntzak egin ahal izateko. Honenbestez, galdetegi hau betetzea eskertuko genizueke. Blaitu mingainak eta busti euskaraz!


IKASTOLA MAILAKOAK


2024-25 ikasturteko behin betiko eskola-egutegia

2024-25 ikasturteko HH, LH eta DBHko behin betiko egutegiak hemen dituzue ikusgai, Ikastolako Hezkuntza Batzordearen onarpenarekin eta Hezkuntza Sailaren oniritziarekin. Haur Eskolako eskola-egutegia oraindik ez dago borobildua, itxi bezain pronto emango dizuegu haren berri. Lan-egutegien berri ere hurrengo asteetan emango dizuegu.

Itxi beharrekoak ixtean jarriko dugu guztia langile atarian (gainaldean ezkerrean dauden ikonoetan).

Ikastolak urrezko Bikain ziurtagiria erdietsi du

Otsailean adierazi genizuen Ikastolak Bikain ziurtagiria (Eusko Jaurlaritzaren euskararen kalitate ziurtagiria) izateko eskaera egina zuela; azken urteetan ez duela berritu lehendik zuena eta horri heldu zitzaiola. Hala behar diren txostenak aurkeztu eta ebaluazio-prozesua pasa ostean, aste honetan jakin dugu urrezko Bikain ziurtagiria erdietsi duela Ikastolak, maila goreneko ziurtagiria, hain justu. Eskerrik asko lan honetan ibili zaretenei!

Ikastolaren Eguna 2024: eskerrik asko!

Ikastola Eguna pasa berritan, larunbateko festan modu batera edo bestera parte hartu eta ospakizuna posible egin zenuten denei eskerrak eman nahi dizkizuegu. “Elkarrekin”, horixe izan zen larunbatekoa laburbiltzeko hitza; jarri nahi diozuena eta nahi adina aurretik edo atzetik.

Langile atarian (albisteen sailean) duzue larunbatekoaren laburbilduma. Datorren urtean, gehiago!

Kilometroak 2024: Tanta zozketa-txartelak

Aurtengo Kilometroak Eguna urriaren 6an ospatuko da Azpeitian, Ikasberri Ikastolak antolatuta eta haren alde.

Ikastolok, Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren alde egiten eta hura egikaritzen jarraitu ahal izateko, bultzada ekonomikoa behar izaten jarraitzen dugu. Urtero egiten den Tanta zozketa-txartelen salmenta da Kilometroak eta Ikastolen aldeko beste jaien diru-iturri nagusietako bat; arropa-salmentarekin batera. Horregatik, elkartasun keinu gisa, langile bakoitzak zozketa-txartel bat jaso genuen martxoan.

Tanta zozketa-txartelen zozketa ekainaren 21ean egingo da eta zenbaki sarituak 60.000€ jasoko ditu. Zozketa-eguna iristear denez, azken gonbidapena egin nahi dizuegu Ikastolako langileei Tanta txartelen bat gehiago erosteko. Animatuz gero, pasa zaitezte Añabitarteko edo Esmalteriako Ikastolaren bulegotik txartelak zuzenean bertan erostera.


ETAPA ARTEKOAK


DBH1 | Euskal Olinpiadak, Ziburun

DBH 1. mailako ikasleak Ziburun dira gaur Piarres Larzabal kolegioko ikaskideekin euskal olinpiadak egiten. 12:30ak arte ariko dira olinpiadetako desafioetan, eta ostean elkarrekin bazkalduko dute Ziburuko Ikastolan bertan. Astea amaitzeko modu ederra!