ETAPA MAILAKOAK
MILA KILO ZORION!
Mila kilo zorion
dizugu eskaintzen,
beste urte berri bat
duzulako hasten.
Baietz asmatu zenbat
dituzun betetzen,
zergatik ez ditugu
txaloka kontatzen?
*Barkamenak Asier Arrietari aipatu gabe joan zelako lehengo astean!
3 Naroa Otamendi
1. Asteko ekintzak: ikus Calendar
- Hazten: Ebaluazioa
- LH1: Arritxulo
- LH3-4: Bertso eskolako aurkezpena
- LH3: Igeldo Orio egun-pasa
- LH4: Lizarra
- LH5: Zuhatza
- LH6: DBHra bisita
- LH2: Planetariumera irteera
Ebaluazio bileren ordena
Irakasle taldearen artean adostuko ditugu zein izango diren bileren ordenak. Kontuan izan ditzagun gainontzeko ebaluazioetan adostutako ordenak, mesedez.
HIPI saioak
Asteartean ez da HIPI saiorik egongo.
Familia laguna
Familia laguna programatik galdetegi hau betetzeko eskatu digute.
EmanTIK
Iazko ikasturtean bezala, aurtengoan ere EmanTIKeko balorazioa egin behar dugu. Galdetegia LH5 eta LH6ko mailetan sartzen diren irakasle guztiek bete behar dute. Balorazioa ekainaren 10erako egitea eskatzen dizuegu.
Blaitu Kluba: Busti! 3. saioa
Datorren astean argitaratuko da Busti! programako 3. saioa. Aurrekoetan bezala, programa ikusi eta atxikita bidaltzen dizuegun unitate didaktiko xumea jarraituz, geletan lanketa egitea proposatzen dizuegu. Blaitu mingainak eta busti euskaraz!
Bakarkako txostenak
LH1-3-5 mailetan ez dugu bakarkako txostenik bete behar, nonbait ziklo bakoitzaren amaieretan bete behar dira. Beraz LH 2-4-6 mailetako tutoreek soilik bete beharko dituzte.
Ekaineko egunak
Dokumentu honetan, ekaineko egunen antolaketa duzue. Behin behinekoa da, beraz, aldaketak egon daitezke. Hala balitz, ahal bezain laster jakinaraziko dizuegu.
Argazkiak
Jarraian dituzue Euskararen Eguneko, San Tomas eguneko eta inauterietako taldekako argazkiak. OIKSen karpeta desberdinetan gordeta daudenez, zuek ez erotzeko, Calendarren “Ekainak 14” egunean dituzue eskuragarri. Bertatik kopiatu eta gela bakoitzeko karpetan sartzea dagokizue.
Asteko kanta
Ekainaren 5an ingurugiroaren nazioarteko eguna dela eta, datorren astean Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Largabista kanta entzungo dugu.
IKASTOLA MAILAKOAK
Artezkaritza Kontseilua: maiatzeko bileraren deskargua
Maiatzaren 29an egin zen Artezkaritza Kontseiluaren hil honetako bilera. Langile atarian duzue laburpena, gainaldean ezkerraldean dagoen ikono-zerrendako “organoetako aktak” botoian.
Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza eguneratua
Langile atariko prestakuntzen eta jardunaldien atala eguneratu dugu. Berritasuna EHUren unibertsitatez kanpoko irakasleentzako udako ikastaroen eskaintza da. Langile atarian dituzue xehetasunak.
Ekainak 28: ikasturte amaierako langile batzarra
Ekainean sartzear, gogoratu nahi dizuegu aurtengo ikasturte amaierako langile batzarra ekainaren 28an izango dela, 09:00etatik 14:00etara. Laster helaraziko dizuegu gai-zerrenda.
Lino Berria: obrak udan hasiko dira
2019an Esmalterian egindakoei jarraipena emanez, Ikastolaren Linoko eraikinaren eraberritze-lanak udan hasiko dira. Proiektua eginda eta erabakia hartuta dago, lanen-esleipena ere eginda dago. Ikasturte amaierako langile batzarrean hitz egingo dugu gaiaz.
Nahita eragindako kalte materialak DBHko eraikinean
Nahita eragindako kalte material esanguratsuak izan ziren pasa den asteburuan Ikastolaren DBHko eraikinean, ostiraletik larunbaterako goizeko 03:00etan. Hainbat leiho erabat txikitu zituzten, obrako materiala lardaskatu zuten (DBHko fatxadaren zati bat konpontzen ari gara) eta zakarrontzietako zakarra estalpean zabalduta utzi zuten.
Zoritxarrez, tarteka-marteka izaten dira gisa horretako gertakariak Ikastolaren eraikin eta inguruetan. Oso noizbehinkakoak izan direnez, orain arte ez zaie horien berri ofizialki eman izan Ikastolako familiei eta langileei. Oraingoa, ordea, Aste Santuko oporretatik hona gertatu den bigarrena da eta kalteei dagokienez, larria, gainera.
Horiek horrela, Ikastolak hartu beharreko neurriak hartu eta eman beharreko pausoak eman ditu oraingo gertakaria bideratzeko eta etorkizuneko balizkoak ekiditeko.
ETAPA ARTEKOAK
LH-DBH | Madalenak 24 kartel lehiaketa: Ikastolako bi ikasle, sarituak
Epaimahaiak maiatzaren 29an eman zuen XXXVIII. Madalenetako Kartel Lehiaketaren irabazleen berri. Ikastolako ikasle diren Egoitz Nogueiraren eta Libe Agirreren lanak sarituak izan dira. Haurren programazioaren irudia izango da Egoitzena. Liberen kartelak herritarren saria irabazi du. Bejondeiela parte-hartzaile guztiei! Eta zorionak Egoitzi eta Liberi!
Batxilergoa-Oiartzo | Saria Etorkizuna Sortzen programan parte hartzeagatik
Batxilergoko 1. mailako ikasleek Feel My Way kooperatiba zestoarraren Etorkizuna Sortzen programan parte hartu dute otsailetik maiatzera. Etorkizuna Sortzen DBH3 eta BATX1 arteko gazteei etorkizuneko euren biderako orientazioarekin laguntzeko modu berritzailea da, plataforma digital batean dagoen lau saioko programazio bat. Autoezagutza, errealitate eta esperientziak ezagutzea, erabakitzea eta esperimentatzea ditu oinarri.
Programan parte hartu eta proiektuak entregatu dituzten taldeen artean 300€ko bost sari banatu berri dira eta horietako bat Oiartzoko 1. mailako gazteei tokatu zaie! Maila guztiaren orientazio lanetarako erabiliko da dirua, datorren ikasturtean.