HIZKUNTZAK

[HH2-HH5] musikART tailerrak

Familiak
Esmalteria | Lino

2024/05/23 3:45 pm

2024/05/31 4:15 pm

Landarbaso abesbatzaren eskutik, bertako dinamizatzaile batek gidatu eta lagunduta, musikART musika-tailerrak izango dituzte HH2tik HH5era arteko haurrek. Jolastuz eta ongi pasatuz, musikaren bitartez haurren garapen kognitiboa lantzeko sortua da musikART tailerra.

Ikastolan bertan haurrek egingo dituzten saioez gain, bertan landutakoa familiek ere ikusi eta gozatzeko aukera izan dezaten, emanaldi txiki bat egingo dute ikasleek. Honakoak dira familientzako aurkezpenen egun eta orduak:

  • HH3A: maiatzak 29, 16:00etatik 16:30era (Esmalteria)
  • HH3B eta HH3C: maiatzak 28, 16:00etatik 16:30era (Esmalteria)
  • HH4A: maiatzak 31, 15:45etik 16:15era (Lino)
  • HH4B eta HH4C: maiatzak 30, 15:45etik 16:15era (Lino)
  • HH5A eta HH5D: maiatzak 24, 15:45etik 16:15era (Lino)
  • HH5B eta HH5C: maiatzak 23, 15:45etik 16:15era (Lino)

Oharra: HH2n ez da familientzako aurkezpenik egingo, haurren adin eta ezaugarriengatik.