HIZKUNTZAK

Blaitu – Mihiluze 3. lehiaketa

Familiak

2024/05/27 12:00 am

2024/06/01 3:30 pm

Blaitu Klubak Blaitu MHLZ 3. lehiaketa antolatu du, ikasturte honetako azkena, maiatzaren 27tik ekainaren 1era. Oraingoan Ikastolaren Egunaren aitzakian, ETBko Mihiluze saioan oinarrituta, familia giroan edo lagunartean eta euskaraz momentu dibertigarri eta atsegina pasatzea da ekimenaren helburu nagusia.

Maiatzaren 27tik 31ra bitartean, Blaitu MHLZ jolas bat eskainiko da egunero Ikastolako webguneko Blaitu Klubeko atarian. Jolas horiek entrenamendu saioak izango dira ekainaren 1ean, Ikastolaren Eguna ospatuko dugun egunean, jokatuko den final handirako. Berezia izango da ekainaren 1eko final handia: zuzenean jokatuko da Ikastolaren Egunean, 15:00etatik 15:30era LHko areto berrian. Familia irabazleak Sendaviva-rako sarrerak eskuratuko ditu etxeko kide guztientzat.

Parte hartu nahi izanez gero, egunero Blaitu Klubeko atarian argitaratuko diren esteketan klik egin eta familiako kide baten izen-abizenak idatziz egin beharko da, amaieran saritua nor den jakin dezagun. Animatu eta parte hartu! Blaitu mingainak eta busti euskaraz!

Blaitu