HIZKUNTZAK

[HH3-LH1] Esmalteriako Ostiralak: gimnasia akrobatiko saioa

Esmalteriako eraikina

2024/06/07 5:00 pm

2024/06/07 6:00 pm

Esmalteriako Ostiralak ekimenaren parte, ikasturte honetako azken hitzordu gisa, datorren ekainaren 7an, ostirala, gimnasia akrobatiko saioa antolatu du Orereta Ikastolak. HH3tik LH1era arteko haurrentzako eta haien familientzako izango da, Ikastolaren Esmalteriako egoitzan, 17:00etan hasita. Hiruki gimnasia-taldeko kideek zuzenduko dute saioa.

Joateko asmoa izanez gero, bete beheko inprimakia. Ekainaren 5a da horretarako azken eguna. Plaza mugatuak izango dira: 14 haurrentzako eta haiekin etorriko diren beste hainbeste pertsona heldurentzako izango da lekua.


Esmalteriako Ostiralak