HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (24.05.10)


ETAPA MAILAKOAK


Calendarrari lotutakoak

Irakasleak

  • Berrikuntza saioa: asteartean.

Ikasleekin

  • OFE4: Asteazkenean 4A, 4C eta 4E gelakoek ekintza berezi bat egingo dute, eta 12:00etan aterako dira. Laugarren saioan laugarren mailan saioa daukazuen irakasleek kontuan izan, mesedez.
  • Udal Eskola Kontseilua: Asteazkenean DBH3ko zenbait ikaslek (gela bakoitzetik bi kidek) Udal Eskola Kontseiluko azken bilera izango dute. Bigarren, hirugarren eta laugarren saioetan ez dira gelan izango. Asistentzia hutsunerik ez markatu, mesedez.

BERRIKUNTZA: ohar garrantzitsuak

1) Asteazkenean bildu ginen “Diziplina arteko proiektuak” ixte aldera. Mesedez, gogoan izan ezinbestekoa dela lan-koadernoak lehenbailehen ixtea SAIOKAn jarri ahal izateko. Aipatutako lan hori asteazkenean egiteko asmoa dugu, hortaz, eskertuko genuke ordurako pronto izatea.

2) Bestalde, jakinarazi nahi dizuegu DBH 4. mailako dizplina arteko proiektua egingo bada ere, irakasleek bertan egon behar dutela, hortaz, ohiko saioak izango ditugu (ez da etenik izango astelehen, astearte eta asteazkenean). Nolanahi ere, gerta dakiguke LENgua edota GIZarteko irakasleek saioren bat behar izatea aurkezpenak burutu ahal izateko. Hala bada, malgutasunez jokatzeko eskatu nahi dizuegu.

3) Asteartean, maiatzak 14Berrikuntza saioa izango dugu. Bertan OK-10.01 landuko dugu: “Taldean lan egitea”. Horretarako, liburutegian bilduko gara 14:45ean.

Animo, gazteak! Berrikuntza taldea.

Ikasleen PARO deialdia

Datorren astelehenean, hilak 13, paroa egingo dute hainbat ikaslek. Goizean bertan ikusiko dugu zenbat ikasle gelditzen diren gurean, eta saioak dauzkagunon artean antolatuko ditugu zaintza txandak.


IKASTOLA MAILAKOAK


Prestakuntza eta jardunaldiak: Irale 2024-25 (irakasleentzako)

Langile atariko prestakuntzen eta jardunaldien atalean, 2024-25 ikasturteko Irale programaren gaineko xehetasunak topatuko dituzue. Datorren ikasturtean Irale programan parte hartu nahi duen irakasleak bere etapako zuzendaritza-taldeari eman behar dio horren berri. Maiatzaren 24a da horretarako azken eguna. Ostean, eskaerak aztertu eta hala dagokion arduraduna eskaera egin duten pertsonekin harremanetan jarriko da.

Blaitu Kluba: Erronkak saioaren 3. programa martxan, maiatzaren 13tik aurrera

Blaitu Klubeko Erronkak programaren 3. saioa (ikasturte honetako azkena) maiatzaren 13an estreinatuko da Blaitu Klubaren atarian (langile ataritik ere hel zaitezkete bertara). Ekainaren 3ra arte egongo da martxan eta, ohi bezala, saria duten lehiaketa zein txalentxa izango ditu.

Erronkak programaren 3. saioko txalentxean parte hartzeko euskarari lotutako kopla edo bertso txikiak sortu behar dira. Lehiaketan, berriz, aurreko bi saioetan moduan, lau arrastoren laguntzaz ezkutuko hitza asmatu beharko dute parte-hartzaileek.

Erronkak programa Ikastolako komunitate osoari zuzendutako edukia da, langile zein familia, HHkoa, LHkoa nahiz DBHkoa izan. Ikastolan nahiz etxekoekin, bideoa ikustea, jolastea eta erronketan parte hartzeko edukia sortu eta Blaitu Klubarekin partekatzea da helburua.

Animatu eta parte hartu Blaituren Erronkak programan, eta animatu ikasleak eta familiak ere gauza bera egitera! Blaitu mingainak eta busti euskaraz!


BESTELAKOAK


“Aldatu gidoia euskararen alde” mobilizazioa maiatzaren 18an, Gasteizen

Aldatu Gidoia mugimenduak mobilizaziorako deia egin du, Eusko Jaurlaritzari eta EITBri euskara erdigunera ekartzea eta euskararen aldeko politikak egitea eskatzeko. Protestarako hitzordua maiatzaren 18an jarri dute, 17:30ean Gasteizko Foru Plazatik abiatuta.

Deialdiarekin bat egin dute hainbat sindikatuk, eragilek, elkartek eta talde euskaltzalek; tartean, Ikastolen Elkarteak eta Ikastolok ere bai. Beraz, Orereta Ikastolako langile eta familiak ere gonbidatu nahi dira mobilizazioan parte hartzera.

Hainbat artikulu interesgarri