HIZKUNTZAK

[LH] Familientzako saioa mugikorra izateko adinaz

Familiak
Ikastolaren Linoko eraikina

2024/05/27 6:00 pm

2024/05/27 8:00 pm

LHko guraso batzordeak haur eta gaztetxoek mugikorra izan eta erabiltzeko adinaz hausnartzeko saio bat antolatu du LHko familia guztientzako. Maiatzaren 27an izango da Linoko eraikinean, 18:00etan. Zarauzko Salbatore Mitxelena eta Donostiako Santo Tomas Lizeoa Ikastoletako ordezkariak etorriko dira beren esperientzia kontatzera. Maiatzaren 27ko saioaren helburuak Zarauzko eta Donostiako Ikastoletako ekimenak zuzenean ezagutzea, eta Orereta Ikastolako LHko ikas-etapan aipatutako taldeen gisakoak sortzeko aukerarik egon daitekeen aztertzea dira.

Saioa euskaraz izango da. Aldibereko itzulpena eskainiko da Telegram bitartez. Saioa gaztelaniaz jarraitu nahi izanez gero, aurikularrak eta Telegram-en app-a deskargatuta ekarri behar dira. 

Antolaketa kontuengatik, ezinbestekoa da saioan aurrez izena ematea beheko inprimakia betez.