HIZKUNTZAK

Erdi Aroko gure herria aitona-amonei erakusten

704 urte bete berri ditu gure herriak. 1320ko apirilaren 5ean jaso zuen egungo gure herriak karta puebla edo chartae populationis delakoa. Erdi Aroa zen, XIV. mendea. Orduan ez zen Orereta Ikastolarik, eta auskalo non zeuden egun LH 2. mailan dauden ikasleak; ez ikasleak bakarrik, baita haien gurasoak eta aitona-amonak ere! Urte asko pasa dira, eta ez alferrik. Baina 1320ak eta 2024ak badute lotura: kate baten bi katebegi dira, lehena eta (momentuz) azkena.

Badira urte batzuk (700 baino gutxiago 😅) Orereta Ikastolako LH 2. mailako ikasleak Erdi Aroko gure herrian murgiltzen direla. Hemendik eta handik biltzen duten informazioarekin, aldizkari bat idazten dute ikasgelan eta musikako klaseetan Erdi Aroko bi dantza ikasten dituzte. Horretan ari diren artean, hirigunean barrena bisita gidatua egiten dute Madalena basilika, Mikelazulo, Morrontxo eta Torrekua, Zubiaurre jauregia, Kapitain Etxea, udaletxea, herriko plaza eta Andra Mari parrokia ezagutzeko. Bisita eginda, hamabost bat egun hartzen dituzte bisita hori bera, beraiek gidari direla, euren aitona-amonei eskaintzeko. Aitona-amonekin egiten duten itzulia musikan ikasitako bi dantzak elkarrekin eginez amaitzen dute.

Edukitik hainbat emoziotik eta bizipenetik duen ikasketak iraungo du denboran; Erdi Arotik gaurdaino eta harago, mundua mundu deneraino!

aitona-amona erdi aroa