HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (24.01.12)


ETAPA MAILAKOAK


BERRIKUNTZA: diziplina arteko proiektuen balorazioa

Abenduko asteko oharretan 1. ebaluazioari dagozkion diziplina arteko proiektuak baloratzea eskatu genizuen. Batzuek bete duzue galdetegia: eskerrik asko. Beste batzuek hainbat arazo izan dituzue betetzeko garaian, akatsen bat dela-eta. Jada, egokitu dugu. Horrenbestez, mesedez, bete ezazue lehenbailehen galdetegia, hurrengo klaustroan emaitzen berri eman nahiko genizueke-eta. Mila esker.

Irakurriz goztu: Juul kanpaina

Asteazkenean (urtarrilak 17) hasiera emango diogu, Irakurriz Gozatu ekimenaren barruan, Juul kanpainari. Asteleheneko tutoretza saioan ikasleei irakurketa ohituren inguruko galdera sorta betetzea eskatuko diegu, eta asteazkenean ikasle bakoitza bidalitako zerrendatik aukeratutako liburua irakurtzen hasiko da. Lehenengo saio honetan ere, ikasleak beste galdetegi bat bete beharko du zein liburu eskuratu duen erregistratzeko.

Mila esker!

Digiprest

Dakizuen bezala, irakasleok egin beharreko B1 ikastarorako sarbidea zabaldu dute.  Lanketa eta laguntzarako eskainiko dizkiogun tarteak Calendarren dituzue ikusgai.

WISC V

Urtarrilean AGH 3. fasera pasa diren ikasleei WISC-V froga pasako zaie. Baliteke zuen saioetan zenbait ikasle falta izatea.

Jolas orduetako espazioak

Jolasgaraietan edukitzen ari garen arazoak direla eta, asteartetik aurrera ikasleek ez dute barne espazioak erabiltzeko aukera izango. Zaintza lanetan gaudenean gelak itxi, komunak eta aldagelak errebisatu eta ikasleak kanpora bideratu, mesedez. Gogoan izan 3. saioa duen irakaslearen ardura dela gelako atea ixtea. Debekua ez den beste proposamenik baduzue jarri gurekin harremanetan, mesedez, ikasturte honetan ez baitago jolas orduak kudeatzeko talderik.

HTI etxeko lanak

Dakizuen bezala, datorren astean HTIri dagokion formazioari helduko diogu Durangon, berriro ere. Lehenengo saiotik ETXEKO LANAK ditugu osatzeko (Estekak akatsa ematen badizue, abenduaren 13ko berrikuntza saioan duzue eskura).  Ohar honen bitartez, lan hori datorren ostiralerako, hau da, urtarrilaren 19rako amaituta egon behar duela gogorarazi nahi dizuegu; izan ere, 22a da Mooddlera igotzeko azkeneko eguna.

Kontuan izan, mesedez, eta hartu tarte bat osatzeko.

Mila esker guztioi. Animo!

HIZPRO eta berrikuntza taldea.

Calendarrari lotutakoak

  • HTI antolaketa: Datorren astelehenetik ostegunera HTI saioak izango ditugu mintegiz mintegi, Durangon. 09:30-13:30 artean izango dira saioak, Landako Elkartegiko erabilera anitzeko gelan (Landako etorbidea, 4). Sortzen diren hutsuneak betetzeko langileren bat ekarriko dugun arren, sor litezkeen trukeak eta zaintzak Calendarren eta Inikan jarriko ditugu.
  • DBH3: Expectations emanaldia: TUToretza saioan emanaldia izango dute estalpean, gela guztiek batera. Irakasleok presente egon behar dugu.
  • Komunikazio tailerreko ikasleak: Kazetaritza tailerra. Datorren urtarrilaren 18-19an eta otsailaren 1-2an DBH 2. eta 3. mailako komunikazio tailerrekoek Kazetaritza tailerra izango dute Berriako lankideen eskutik. Hori horrela, urtarrilaren 19an eta otsailaren 2an, DBH2ko zenbait ikasle faltako zaizkizue 2. orduan gelatik. Calendarren dituzue xehetasunak. Barkatu eragozpenak.
  • Baga, biga, higa (DBH3): DBH 3. mailako ikasleek udal eskaintzaren eskutik, “Baga, biga, higa” emanaldia izango dute asteartean, hilaren 16an; Mikel Markez eta Eñaut Elorrietaren eskutik ahozko euskal literaturari buruzko bilakaera izango dute aztergai. Niessenen izango da saioa 12:30etik 13:30 aldera arte. 12:00etan hartuko dute autobusa gure ikasleek DBHn. Gerora, 13:45ean Niessenen autobusa izango dute Añabitartera edo jangelara igo behar duten ikasleek eta irakasleek. Antolaketa Calendarren ikusgai izango duzue astelehenerako. Mintegitik Sara, Miren eta Irati izango dira, beste irakasleei jakinaraziko zaizue azken orduko antolaketa nola geratuko den. Mila esker aldez aurretik. (EUSkara mintegia)

IKASTOLA MAILAKOAK


Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza eguneratua

Langile atarian (prestakuntzen eta jardunaldien atalean) entzute enpatikoari buruzko tailer baten, adimen artifizialaren inguruko beste baten, eta beste hainbat ikastaro berriren gaineko informazioa topatuko duzue; gehitu berri ditugu xehetasunak.

Matrikulazioa 2024-25: testuinguruaren azterketa eta kanpainaren nondik norakoak

Urtero, matrikulazio-garaia heldu aurretik egin ohi dugun azterketa (herriko jaiotza kopuruari eta haien jatorriari buruzkoa) hemen duzue ikusgai. Aurtengo kanpainaren nondik norakoak ere txosten horretan bertan topatuko dituzue.

INFORMAZIOA ZABALTZEKO LAGUNTZA-ESKAERA

Zuen inguruan interesa izan dezakeen edonori Ikastolari lotutako informazio hau helarazten laguntzea eskertuko genizueke.

  • 2024-25 ikasturterako matrikulazio-garaia: otsailak 7-23
  • Ate irekiak (HH): urtarrilaren 30ean (euskaraz) eta otsailaren 1ean (gaztelaniaz), 17:30ean Esmalterian
  • Talde txikitako bisitak (HH) eta bakarkako hitzorduak (HH, LH eta DBH): oreretaikastola.eus/ezagutu-gaitzazu
  • Informazio gehiagorako: 943 52 03 97 edo matrikulazioa@oreretaikastola.eus

“Piztu Itxaropena” kanpaina: Saharako errefuxiatuen aldeko janari eta baliabide bilketa

Urtero legez, Ikastolak aurten ere parte hartuko du “Piztu Itxaropena” kanpainan, Saharako errefuxiatuentzako janari eta baliabide bilketan.

Bilduko direnak ondorengoak dira: hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, lekaleak eta konpresak. Urtarrilaren 17ra arteko epea dago gauzak ekartzeko.

Familiak bezalaxe, zuek ere gonbidatu nahi zaituztegu ekimenean parte hartzera.

V. Beldurrezko (mikro)ipuin eta ikus-entzunezkoen lehiaketa: saritutako lanak irakurgai

Urriaren 31tik abenduaren 1era egon zen martxan Gau Beltza eta Euskararen Eguna lotzeko asmoz Ikastolak urtero antolatzen duen beldurrezko (mikro)ipuin ikus-entzunezkoen lehiaketa. Abenduaren 21ean banatu ziren sariak irabazleen artean, urtero bezala. Hala nahi izanez gero, langile atarian (gainaldeko nabarmenen atalean) dituzue irakurgai eta ikusgai saritutako lanak. Gozatu!


ETAPA ARTEKOAK


[DBH – Komunikazio tailerra] Ari(H)itzak aldizkariaren ikasturte honetako lehen alea kalean da

DBHko Komunikazio Tailerra hautazko gaiko ikasleek, besteak beste, Ari(H)itzak aldizkaria argitaratzen dute Ikastolaren eguneroko gaiei lotutako elkarrizketa nahiz erreportajeekin, denbora-pasa eta errezetekin, bidaia-proposamenekin… 2023-24 ikasturteko lehen alea langile atarian (gainaldeko nabarmenen atalean) duzue irakurgai. On egin!

[LH6] “Taupadak”, irakasgai ezberdinetako hariak bihotz bakarrera lotzen

Urteroko hitzordua da LH 6. mailako ikasleentzat Taupadak diziplina arteko proiektua. Euskara, IKT eta Gorputz Hezkuntza arloak lotzen ditu eta zirraraz, bihotza taupaka, prestatu eta bizitzen dute ikasleek. Lehen hiruhilekoaren amaieran heltzen da “egun handia”. Behin ikasgelan sakondu beharrekoak sakonduta, ikasleek gurasoak gonbidatzen dituzte Ikastolara elkarrekin arratsalde polit eta osasuntsu bat pasatzera. Ikasturte honetako zita pasa berritan (abenduaren 15ean izan zen), langile atarian (albisteen atalean) topatuko dituzue proiektuaren gaineko xehetasun gehiago.