HIZKUNTZAK

[LH6] Sexu-heziketa: familientzako formazio-saioa

Familiak
Añabitarte

2024/10/29 5:00 pm

2024/10/29 6:30 pm

Ikasleak ikasgelan lantzen ari direnari lotuta, ikasle horien familientzako (LH 6. mailako familientzako) sexu-heziketari buruzko formazio saioa antolatu da. Nerabezaroan sartuta daude adin horretako gaztetxoak, eta hedabideetatik eta kaletik jasotzen duten informazioa oso ugaria da. Gure seme-alaben eta ikasleen bidelagun eta erreferenteak garenez, horiei laguntzeko bidea irekitzea da sexu-heziketari buruzko saioaren asmoa. Ikasleekin gelan landu dena zer izan den azaltzeaz gain, familiek izan ditzaketen kezka eta galderei erantzuteko aukera ere izango da.

  • Eguna: urriaren 29an
  • Ordua: 17:00etan
  • Lekua: Añabitarte
  • Hizkuntza: euskara. Aldibereko itzulpena eskainiko da Telegram bitartez. Saioa gaztelaniaz jarraitu nahi izanez gero, aurikularrak eta Telegram-en app-a deskargatuta ekarri behar dira.
  • Izen-ematea: beheko inprimakia betez. Apuntatzeko azken eguna urriaren 27a da.