HIZKUNTZAK

[HH3] Siesta Ikastolan: izen-ematea

Familiak

2023/09/06 12:00 am

2023/09/10 11:00 pm

Familien eskaera aintzat hartu, eta Ikastolako HHko zuzendaritza-taldeak eta familia ordezkariek elkarrekin gaia landu ostean, aurerantzean, jangelan geratzen diren HH3ko haurrek Ikastolan siesta egiteko aukera izango dute arratsaldeko eskola-orduei ekin aurretik.

Goiz eta arratsaldeko jardunean hastean (irailaren 18tik aurrera) eskainiko da horretarako aukera eta jangelako hezitzaileak izango dira arduradunak.

Zuen seme-alabak Ikastolan siesta egitea nahi baduzue, bete, mesedez, beheko inprimakia horren berri emanez. Irailaren 10a da formularioa betetzeko azken eguna.