Eskola Kirola eta eskolaz kanpokoak
Eskola Kirola eta
eskolaz kanpokoak 2024-25: aurkezpena
Eskola Kirola
(Ikusi aurkezpen-bilerako txostena)
· Ikusi Ikastolako talde mistoen gaineko gogoeta-txostena
· Ikusi Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurkezpen-eskuorria
Gainontzeko eskolaz kanpokoak
(Ikusi aurkezpen-bilerako txostena)
Eskola Kirola 2024-25
Asteburuko jardunaldiak
Eskola Kirola
Ikusi jardunaldien urteko egutegia
Ezagutu asegurua (azalpen infografia | estaldura | partea)
24.12.14
- LH3 eta LH4: colpbol
- LH5: irristaketa-jolasak
- LH6: erraketa-jolasak
Urdaburuko irteerak
Ikusi irteeren urteko egutegia
25.01.12
6. irteera | Gure tontor ezezagunak: Albiztur-Intxurre-Albiztur
Ekintzen xehetasunak
-
HH Tailerra (HH4-HH5)
Tximeleta elkartea arduratzen da HHko Tailerreko saioez. Diziplina anitzeko jarduera da. Ikasturtean nahierara egiten diren hiru jarduera konbinatzen ditu, taldearen edota ikastetxearen ezaugarrien eta beharren arabera. Jardueren artean ondorengoak daude: musika eta mugimendua, gimnasia dibertigarria, sormen-tailerra, zirku-tailerra, yoga txiki, emozioekin jolasean, herri kirolak…
Norentzako
HH4 eta HH5eko ikasleak
Ekintzaren egutegia eta ordutegia:
HH4: asteazken eta ostiraletan, 13:30-14:30
HH5: momentuz, ez da talderik atera
Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.Eskola-ordutegia:
HH4 eta HH5 – Lino: 09:00-12:30 / 14:45-16:15
Prezioa
45 €/hil.
Kontratazio-baldintzak
1. KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
3. Ikastolak egiten du kobrantza.
Oharrak
1. Tximeleta elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
2. 10-18 haurreko taldeak izaten dira.
3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
Informazio gehiagorako…
· info@tximeleta.eus
· 9
43 11 63 42 -
MusikART tailerra (HH4-HH5)
Landarbaso abesbatza arduratzen da MusikART musika-tailerreko saioez. Musikaz gozatu, eta hura ulertu, ikasi eta maitatzeko eskolaz kanpoko ekintza da MusikART. Haurren garapen kognitiboan ezinbestekoa den musikarekin jolastuz eta mugituz, ondo pasatzea da helburu nagusia.
Edukiak:
· Entzunaldiak, musika mota desberdinak (helburu pedagogikodunak)
· Jolas musikalak
· Psikomotrizitatea, musikaren bidez
· Abestiak (mugimenduekin)
· Instrumentazio txikiarekin musika
Norentzako
HH4 eta HH5eko ikasleak
Ekintzaren egutegia eta ordutegia:
HH4: astelehenetan, 13:30-14:15
HH5: astelehenetan, 12:30-13:15
Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.Eskola-ordutegia:
HH4 eta HH5 – Lino: 09:00-12:30 / 14:45-16:15
Prezioa
22 €/hil.
Kontratazio-baldintzak
1. KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
3. Ikastolak egiten du kobrantza.
Oharrak
1. Landarbaso abesbatzako hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
2. Taldea osatzeko kopuru minimoa: 4 ikasle.
3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
Informazio gehiagorako…
· Inika (eskolaz kanpokoen arduraduna)
· 943 52 03 97 (luzapena: 243)
-
Psikomotrizitatea eta jolasak (LH1-LH2)
Jolas ezberdinen bitartez, haurren garapen motor, kognitibo, afektibo eta sozialaren oinarriak eraikitzeko programa da Psikomotrizitatea eta jolasak. LH 3. mailatik aurrera eskaintzen den Eskola Kirola ekintzaren aurkezpena da, nolabait esateko.
Norentzako
LH1 eta LH2ko ikasleak
Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
Astelehenetan, 14:00-15:00 EDO 16:30-17:30
Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.Eskola-ordutegia:
LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
Prezioa
16,50 €/hil.
Kontratazio-baldintzak
1. KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
3. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. Psikomotrizitatea eta jolasak ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.
Oharrak
1. Arratsaldeko saioaren ondoren autobus-zerbitzua egoten da herrira (Errioxa plazara) jaisteko.
2. Ikastolako bertako hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
3. Psikomotrizitatea eta jolasak ekintzan matrikula guztiak onartzen dira. Eguerdiko eta arratsaldeko txandek ikasle-kopuru maximoa dutenez, jardueran matrikulatzeak ez du bermatzen hautaketa (eguerdia edo arratsaldea) behin betikoa izango denik.
4. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
5. Ikus hemen Ikastolako Psikomotrizitatea eta jolasak ekintzaren xehetasun gehiago eta araudia.
Informazio gehiagorako…
· Inika (eskolaz kanpokoen arduraduna)
· 943 52 03 97 (luzapena: 243)
-
Robotika eta teknologia jarduerak (LH1-LH6)
GaurkoTek arduratzen da Robotika eta teknologia jarduerak ekintzako saioez. Espazio kontrolatu eta seguruan eta STEAM filosofiatik abiatuta, diziplina anitzeko lana egiten da, pentsamendu kritikoa eta sormena sustatuz. Proiektuen bidez ikasten dute haurrek, ondo pasatzen eta aurrera egiten laguntzen zaien bitartean. Talde txikiak izaten dira; eta lanean, nagusiki, binaka aritzen dira.
Behar den material guztiaz GaurkoTek arduratzen da. Ikasleak USB bat (proiektuak gordetzen joateko), entzuteko kaskoak, eta koadernoa eta boligrafoa (errepikatzen diren prozesuak edota ohar txikiak apuntatzeko) ekartzea komeni da.
Norentzako
LH1etik LH6ra arteko ikasleak
Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
LH1: astearteetan, 14:00-15:00
LH2: ostegunetan, 14:00-15:00
LH3: ostegunetan, 13:00-14:00
LH4: asteazkenetan, 14:00-15:00
LH5: astearteetan, 13:00-14:00
LH6: asteazkenetan, 13:00-14:00
Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.Eskola-ordutegia:
LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
Prezioa
41,50 €/hil.
Kontratazio-baldintzak
1. KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
3. Ikastolak egiten du kobrantza.
Oharrak
1. Gaurkotek-eko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
2. Gehienez ere, taldeak 10-14 haurrekoak izaten dira.
3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
Informazio gehiagorako…
· gaurkotek@gmail.com
· 653 745 008
-
Frantsesa (LH1-LH6)
Lacunza hizkuntza-eskola arduratuko da frantses-eskolez. Jokoak, abestiak, ariketak edota antzerkia barne hartzen dituzten hilekako proiektuetan oinarritutako jarduera dinamikoei esker, ikasleek hizkuntza modu natural eta espontaneoan ikasi eta erabiltzea da helburua. Haurrentzako frantseseko jolas-jardueren saio bat astean behin.
Hizkuntza ikasteaz gain, ikasturtean zehar ondorengoak lortzea ere bada asmoa:
· Hizkuntzarekiko lotura afektiboa sortzea adin goiztiarretan
· Ahozko trebetasunak ahalik eta gehien aktibatzea
· Ahalmen sozialak eta emozionalak garatzeaTaldeak Lacunza-ih-frantseseko zuzendariak gainbegiratuko ditu. Etengabeko jarraipena egingo zaie: ikasturtean zehar bi txosten helaraziko dira eta familiek irakaslearekin banakako bilerak izateko hitzordua hartu ahal izango dute.
Norentzako
LH1etik LH6ra arteko ikasleak
Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
LH1 eta LH2: asteazkenetan, 14:00-15:00
LH3: astelehenetan, 14:00-15:00
LH4, LH5 eta LH6: asteazkenetan, 13:00-14:00
Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.Eskola-ordutegia:
LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
Prezioa
Matrikula: 49 € + 56 €/hil.
%50eko deskontua matrikulan familia bereko bigarren kidetik aurrera.
Kontratazio-baldintzak
1. KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
3. Lacunza hizkuntza-eskolak egiten du kobrantza.
Oharrak
1. Lacunza hizkuntza-eskolako hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
2. Gehienez ere, taldeak 6-12 haurrekoak izaten dira.
3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
Informazio gehiagorako…
· olatz.cereceda@lacunza.es
· 943 46 47 00
-
Antzerkia (LH1-LH6)
Oiartzungo Antzerkizaleak elkartea arduratzen da antzerki-saioez. Antzerkia emanaldi bat baina askoz gehiago da: jolasaren bitartez ahotsa, gorputza eta adierazpena lantzen dira. Aske sentitzea eta gozatzea dira helburu nagusiak.
Norentzako
LH1etik LH6ra arteko ikasleak
Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
Astelehenetan, 13:00-14:00 EDO ostegunetan, 14:00-15:00
Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.Eskola-ordutegia:
LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
Prezioa
25 €/hil.
Kontratazio-baldintzak
1. KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
3. Ikastolak egiten du kobrantza.
Oharrak
1. Oiartzungo Antzerkizaleak elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
2. 8-14 haurreko taldeak izango dira.
3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
Informazio gehiagorako…
· antzerkioiartzunga
zte@gmail.com · 651 701 987
-
Gimnasia akrobatikoa (LH2-LH6)
Hiruki Biraka elkartea arduratzen da gimnasia akrobatikoko saioez. Norberak bere gorputza ezagutuz, mugimendu eta figura ezberdinak lantzen dira jarduera honetan.
Norentzako
LH2tik LH6ra arteko ikasleak
Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
LH2: astelehen eta asteazkenetan, 14:00-15:00
LH3: astelehen eta asteazkenetan EDO astearte eta ostegunetan, 14:00-15:00
LH4: astelehen eta asteazkenetan, 13:00-14:00 EDO astearte eta ostegunetan, 14:00-15:00
LH5 eta LH6: astearte eta ostegunetan, 13:00-14:00 EDO 14:00-15:00
Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.Eskola-ordutegia:
LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
Prezioa
Matrikula: 6 € + 42 €/hil.
Kontratazio-baldintzak
1. KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
2. Ez da alta-eskaerarik onartuko urtarriletik aurrera.
3. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
4. Ikastolak egiten du kobrantza.
Oharrak
1. Hiruki Biraka elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
2. Gutxienez, 8 haur behar dira taldea osatzeko.
3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
Informazio gehiagorako…
· Inika (eskolaz kanpokoen arduraduna)
· 943 52 03 97 (luzapena: 243)
-
Eskola Kirola (LH3-LH6)
Jolas eta ariketa ezberdinen bitartez, kirol ezberdinak ezagutzen dituzte haurrek. Bertan, talde-lana nahiz esfortzua lantzen dira, eta lehiatzen hasten dira modu dinamiko zein dibertigarrian.
Norentzako
LH3tik eta LH6ra arteko ikasleak
Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
LH3: asteazken eta ostiraletan, 14:00-15:00 EDO 16:30-17:30
LH4: astearte eta ostegunetan, 14:00-15:00 (momentuz, arratsaldeko talderik ez da atera)
LH5: asteazken eta ostiraletan, 13:00-14:00 (momentuz, arratsaldeko talderik ez da atera)
LH6: astearte eta ostegunetan, 13:00-14:00 EDO 16:30-17:30
Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.Larunbatetan jardunaldiak egoten dira eta joateko konpromisoa eskatzen da. Ordua eta lekua aldatzen joaten da (astean zehar ematen da horren berri).
Eskola-ordutegia:
LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
Prezioa
16,50 €/hil.
Kontratazio-baldintzak
1. KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
3. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. Eskola Kirola ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.
Oharrak
1. Larunbat goizetan jardunaldi edo topaketak egoten dira. Eskola Kirolean izena emateak horietan parte hartzeko konpromisoa dakar.
2. Larunbatetako jardunaldirako elastikoa ematen zaie haurrei.
3. Astean zeharreko arratsaldeko saioaren ondoren autobus-zerbitzua egoten da herrira (Errioxa plazara) jaisteko.
4. Ikastolako bertako hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
5. Eskola Kirolean matrikula guztiak onartzen dira. Eguerdiko eta arratsaldeko txandek ikasle-kopuru maximoa dutenez, jardueran matrikulatzeak ez du bermatzen hautaketa (eguerdia edo arratsaldea) behin betikoa izango denik.
6. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
7. Taldeak ez dira mistoak. Ikus hemen erabaki horren nondik norakoak azaltzen dituen txostena.
8. Ikus hemen Ikastolako Eskola Kirolaren xehetasun gehiago eta araudia.
Informazio gehiagorako…
· Inika (eskolaz kanpokoen arduraduna)
· 943 52 03 97 (luzapena: 243)
-
Xakea (LH3-LH6)
Luzaro elkartea arduratzen da xake-saioez.
Norentzako
LH3tik LH6ra arteko ikasleak
Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
LH3-LH4: astelehenetan, 14:00-15:00
LH5-LH6: astelehenetan, 13:00-14:00
Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.Eskola-ordutegia:
LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
Prezioa
16 €/hil.
Kontratazio-baldintzak
1. KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
3. Ikastolak egiten du kobrantza.
Oharrak
1. Luzaro elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
2. 8-20 haurreko taldeak izango dira.
3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
Informazio gehiagorako…
· Inika (eskolaz kanpokoen arduraduna)
· 943 52 03 97 (luzapena: 243)
-
Gitarra (LH3-LH6)
Jakintza elkartea arduratzen da gitarra-saioez.
Norentzako
LH3tik LH6ra arteko ikasleak
Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
Asteazkenetan, 13:00-14:00
Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.Eskola-ordutegia:
LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
Prezioa
33 €/hil.
Kontratazio-baldintzak
1. KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
3. Ikastolak egiten du kobrantza.
Oharrak
1. Jakintza elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
2. 6-10 haurreko taldeak izango dira.