HIZKUNTZAK

Erriola bideoklipa: grabaketa

Matadero

2023/07/13 9:30 am

2023/07/13 1:00 pm

Kilometroak 23ren agendan badugu gorriz azpimarratutako beste egun bat: Erriola kantaren bideoklipa grabatuko dugu eta bertan Ikastolako komunitateko kide guztiak azaltzea nahi genuke: ikasleak, familiak, langileak, ikasle ohiak, bazkideak… Eta hala nahi duen herrikide oro!

09:30ean jarri dugu hitzordua Mataderon. Iztietako zubian eta Lekuona aurrekoan grabaketak egin ondoren, herrian zehar ariko gara bestelako irudiak hartzen, talde txikiagotan, izena eman duen jendearekin hitzartu ondoren. 13:00ak arte ariko gara, gutxi gorabehera, bideoklipa grabatzen herriko txokoetan barrena, Erriola kantaren koreografia erraza dantzatzen.

Antolaketa eta aurreikuspen kontuengatik, bideokliparen grabaketan parte hartzeko asmoa izanez gero, bete, mesedez, beheko inprimakia zure asmoen berri emanez.

Jendeak hala eskatuta, grabaketa arratsalderarte luzatzea lortu dugu. 16:00etan, bigarren aldiz elkarretaratze jendetsua egin nahi dugu Aurrerako zubiaren aurrean.

Anima zaitezte eta anima itzazue zuen ingurukoak ere. Jantzi Erriola arropak edota osagarriak eta zatozte dantzara eta ongi pasatzera!