HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (23.03.03)

 


Etapa mailakoak


Mila kilo zorion

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

  • Martxoak 7: Kristina Gonzalez

Epe ertainean ditugun ekimenen egutegia

(Ikusi hemen egutegia)

MoreretaON egitaraua

Klaustroan aipatu genuen bezala, hemen duzue martxoaren 8rako proposamen zehatza. Gogoratu, egun horretan eskola kirola eta eskolaz kanpoko ekintzak bertan behera geldituko direla.

Asteko kanta

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, hauek dira aste honetan entzungo ditugun kantak:

  • Eraso sexisten aurka, ‘Denok Zu’
  • Yogurinha Borova: Eraso sexistarik ez

Ikastola mailakoak


Ikasturte amaierako mediku-azterketak

Ikasturtearen amaieran mediku-azterketak egin ohi ditugu eta horien berri ematera gatozkizue.

Aurten ere Fraternidad-Muprespa mutualitatearekin egingo ditugu. Oinarrizko ohiko azterketez gain, ondorengo azterketa osagarriak egiteko aukera ere badago: azterketa ginekologikoa, emakumeek; PSA markatzailea (odol-analisiarekin batera), 50 urtetik gorako gizonezkoek; eta azterketa laringoskopikoa, denek. Azken hiru azterketen kostuaren %50a langile bakoitzak hartzen du bere gain, Ikastola egiten da kargu beste %50az eta oinarrizko ohiko azterketen %100az. Azterketa guztiak borondatezkoak dira.

Bete, mesedez, langile atariko hala dagokion galdetegia azterketak antolatu ahal izateko. Azterketak egin nahi ez badituzu ere, erantzun, arren, aipatu formularioa, horren jakitun izan behar baitugu. Martxoaren 17a da horretarako azken eguna.

Prestakuntza: eskaintza berria

Haurren eta gaztetxoen irakurzaletasuna sustatzeko irakasleentzako lantegien eta Giupzkoako Bazkundeak antolatutako hainbat ikastaroren berri topatuko duzue langile atarian (prestakuntzaren atalean).

Bedatselekuak (udaberriko egonaldiak) antolatu ditu Ikastolak

Urte luzez Udalekuak antolatzen pilatutako esperientzia oinarri, egun Bedatselekuak (udaberriko egonaldiak) eta Negulekuak ere antolatzen ditu Ikastolak.

Bedatselekuak HH3-LH3 arteko haurrentzako izango dira (izan Ikastolako ikasleak edo ez) eta apirilaren 3tik 14ra egingo dira. Bedatselekuek Ikastolako proiektu hezitzaileari jarraipena ematea dute xede, bide batez, familien premiei ere erantzunez. Langile atarian (albisteetan) duzue informazio xeheagoa.