HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (23.02.17)

 


Etapa mailakoak


Ebaluazio Diagnostikoa LH4

Simulazioa: 

  • Martxoak 6.
  • Ordua: 9:00etan (irakasleek azalpenak eta ikasleek simulazioa egingo dute).
  • Iraupena: 30-35 minutu.

Azterketen egunak: martxoak 13 eta 14

Egunen antolaketa:

  • Martxoak 13:
    • 9:00-9:15-> aurkezpena
    • 9:15-10:05-> Euskara konp.
    • 5 minutuko atsedena.
    • 10:10-11:00-> Matematikako konp.
    • 11:00-11:30-> Jolasgaraia
    • 11:30-12:20-> Ikasleen ⅔ Ingelesa. Ikasleen ⅓ Ikasten eta pentsatzen (aleatorioki)

*Ikasleen galdetegi bat emango dute etxera, gurasoekin betetzeko.

  • Martxoak 14:
    • 9:00-9:15-> aurkezpena
    • 9:15-10:05-> Gaztelania konp
    • 5 minutuko atsedena.
    • 10:10-11:00->  Ikasleen ⅔ Zientziarako konp. Ikasleen ⅓ Ikasten eta pentsatzen (aleatorioki)
    • 11:00-11:30-> Jolasgaraia
    • 11:30-12:10-> Galdetegia (bezperan etxera eramana duten galdetegia osatu beharko dute digitalki).

Kontuan hartu beharrekoak:

  • Tutoreek gela barruan egon beharko dute azterketak egiteko garaian.
  • Ikasleek beraien geletan egingo dute azterketa.
  • Ikasleek aurikularrak beharko dituzte.
  • Kalkulagailua erabili nahiko balute, aplikazioan bertan izango dute. Ez dute etxetik ekarri behar.
  • Ebaluazio diagnostikoko LHko erreferentea Iñaki izango da. 

BADIG 

Datorren astean pasako dira BADIG frogak:

  • Otsailak 21, 6B gela, 09:00 – 13:00 
  • Otsailak 22, 6A gela, 09:00 – 13:00 
  • Otsailak 23, 6D gela, 09:00 – 13:00 
  • Otsailak 27, 6C gela, 09:00 – 13:00 

TOPIK

Datorren otegunean, otsailak 23, LH3koek Tolosako Topik txontxongilo museoa bisitatuko dute. Goizean joan eta eguerdirako itzuliko dira.

Mindara

LH 5. mailakoek, urtero bezala, Kirol Egokituaren inguruko sentsibilizazio saioak egingo dituzte, Mindara elkartearen eskutik. Saioak goizeko 9:00etatik 11:00etara izango direnez, LH 5. mailakoek jolasgaraia Haztenekoekin batera egin beharko dute. Bestalde, egun horietan, goiko zelaia libre utzi beharko da, Heltzenekoen jolas-orduan.

Hauek dira datak:

  • Martxoak 23- LH5A
  • Martxoak 27- LH5B
  • Martxoak 28- LH5C
  • Martxoak 29- LH5D

Asteko kanta

Otsailaren 20tik 24ra, KM23 ekimenak “Egunkariatik Berriara, 20 urte” astea antolatu du.

Euskara izanik euskaldun egiten gaituena, euskarazko prentsa idatzian laburbildu nahi izan dugu gure eskertza. Eskerrak HERRIARI, eskerrak euskal herritarren grinari.

Eskerrak herri ekimenez eguneroko prentsan mamitutako Egunkaria / Berria egitasmoari.

Beraz, aste honetan, “Egunkaria aurrera”  kanta entzungo dugu.


Ikastola mailakoak


Urteko Ohiko Batzar Nagusia 2023: deialdia bazkideei

Otsailaren 27an egingo da Orereta Ikastola Koop. E.-ko Urteko Ohiko Batzar Nagusia Ikastolaren Linoko egoitzan (Santa Klara kalea, 7); 17:30ean lehen deialdian, 18:00etan bigarrenean eta 18:30ean hirugarrenean.

Ikastolako langile eta bazkide zaretenek gaur jasoko duzue lehendakariaren bitartez joateko gonbita eta gai-ordenaren berri. Ikastolako langile eta guraso zaretenek jada jaso duzue Inikaz.


Bestelakoak


Hainbat artikulu interesgarri