HIZKUNTZAK

Guraso Batzordea LH: 1. buletina (2022.10.10)

LHko Guraso Batzordearen bileren egutegia

2022-23 ikasturtean, LHko Guraso Batzordearen bilerak hilabeteko bigarren astelehenean egingo dira, Linon 18:30ean.

LHko guraso ordezkarien antolaketa

Ikastolako organoetan guraso ordezkariek parte-hartze zabalagoa izan dezaten, egitura bat antolatzeko beharra aipatzen da. Proposamen bat egingo du LHko guraso ordezkari erreferenteak, gainontzeko gurasoei pasa eta denen artean definitzeko.

Autobusa eta txangoak

Iazko ikasturtearen bukaeran bilera bat egin zen autobusen gaia aztertzeko. Hainbat eskaera egin zituen LHko guraso batzordeak:

  • Goizeko jarduneko egunetan autobus guztiak Tullera ez jaistea eskatu zen; autobusak auzoetara ere joatea, alegia. 2022-23 ikasturtearen hasieran eskatu bezala egin da eta familiak pozik daude, gorabehera txiki batzuk gorabehera.
  • Erramun Astibia kalean geltokia eskatu zen. 22-23 ikasturtearen hasieran geltokia jarri da Fanderia etorbidean, Erramun Astibiatik gertu.
  • Txangoak direnean autobusa Añabitartetik, ez Niessendik, ateratzea eskatu zen. Galdetuko da nola dagoen kontua.

Bizpahiru eguneko irteerak

Orain arte ikasturteko irteera luzeak kurtso bukaeran egin izan dira. Aurten kurtso hasieran egingo dira/egin dira batzuk. Familia batzuek nahiago dute ikasturtearen amaieran egin eta beste batzuek ez dute gaizki ikusten hasieran egitea. Txangoen irteeren prezioa lehenago jakinaraztea eskatzen da.

Jangela

Kurtso hasierarekin batera, familia batzuen kexa iritsi da: ikasleek ez omen dute nahikoa jaten jangelan. Lehenengo edo bigarren platera nahiz biak errepikatzeko aukera beti ematen da. Zerbitzu arduradunak gurasoak gonbidatzen ditu hala nahi dutenean jangela eta bertako dinamika ikustera.

Motxilen pisua LH6n

Iazko ikasturtean LHko guraso batzordeak kezka helarazi zien Ikastolako arduradunei LH6ko motxilen pisuagatik, ordenagailuaz gain paperezko liburuak ere eramaten zituztelako ikasleek. 2022-23 ikasturtean koadernoa erabili ordez banakako orriak erabiltzen hasi dira zama arintzeko. Eskerrak eman nahi dira hartutako neurriagatik.

Etxeko lanak

Hainbat galdera sortu dira gai honen inguruan eta Ikastolako arduradunei galdegingo zaie.

Inika

Balorazio positiboa egiten da Alexiatik Inikarako aldaketaz.

Kurtso hasierako bilera LH1an

Denboraren zati haundi bat hartu zuten Kilometroetako arroparen dinamikaren aurkezpenak eta Inikak. LH1eko familiek adierazi dute mailako dinamika berrien eta ziklo aldaketaren gaineko informazioa ez dutela jaso denbora faltagatik.

Pasa den ikasturtean zintzilik gelditutakoak

Kezka dago hezkuntza ordenagailuan oinarritzeak ikasleen pentsatzeko moduan onurak dituenaz, liburuetan oinarritutako “hezkuntza klasikoarekin” alderatuta.