Lan-eskaintzak
[ZERBITZU OSAGARRIAK] LAN-POLTSA EGUNERATZEKO DEIALDIA
Orereta Ikastolak zerbitzu osagarrietako (jangela, garraioa eta zaintza) hezitzaileen lan poltsa zabalik du 2025-26 ikasturterako sortzen ari diren eta sor daitezkeen beharrak asetzeko.
Lan-poltsan egoteko interesa duenak erregistratu dezala curriculum vitae-a oreretaikastola.eus webguneko “gurekin lan egin” atalean.
[IRAKASLEAK] LAN-POLTSA EGUNERATZEKO DEIALDIA
Orereta Ikastolak zabalik du 2025-26 ikasturterako irakasleen lan-poltsa.
Hurrengo ikasturtean Orereta Ikastolan lanean aritzeko interesa duenak erregistratu dezala bere curriculum vitae-a oreretaikastola.eus webguneko “gurekin lan egin” atalean. Bertan datuak, lan-ibilbidea eta ikasketak adierazi/eguneratu, mesedez. Abuztuaren 31ra arteko epea dago horretarako. Ondoren, jasotzen diren curriculum-ak barematu, elkarrizketak egin eta ordezkapenetarako hautagaien zerrenda osatuko da.