HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (22.09.23)


Etapa mailakoak


!!! 0.- Internet arazoak

Azken egunetan eta goizean goizetik, jakitun gara arazo larriak ditugula saioak eta gure lana aurrera eman ahal izateko. Jakizue goizean goizetik DUOKekoekin harremanetan gaudela eta konponketa lanetan ari direla, guztia itzali eta berrabiarazi beharko dute behin eta berriz, DUOKeko langilea bertan dugu lanean.
Hurrengo astea hobea izango delakoan gaude, ea konponketak bideratzea lortzen dugun; bestelakoan, B planak eskura izan beharko ditugu aldi batez. Eutsi goiari, ekipo! 

Inikako asteko pildoratxoa: programazioak

Proba moduan Inika pildoratxoa txertatu dugu gaurkoan. 3-4 minutuko bideo laburra duzue segidan ikusgai, guztiontzat erabilgarria izan daitekeen baliabideren bat azaltzen saiatuko gara. Beraz, proba moduan hemen norberak programazioak nola sor ditzakeen azaltzen duen bideoa. 
 

Mantenu/bilketa lana

  • Mahai eta pasilloetan mahai edota aulkiren bat balego, tutoreen artean biltegira eramateko eskatzen dizuegu.
  • Gelaren batean proiektore-kaxaren bat balego, Zuzendaritza gelara ekartzeko eskaera egin nahi genizueke.

Ordutegiak 2022-23

Dakizuenez, ikasturteko baldintza guztiak kontuan izanik ordutegi biribila ateratzea ez da lan makala; baina dagoeneko badugu proposamen bat: hementxe duzue ordutegien 1.0 bertsioa. Oraingoan eskakizun bat egin beharrean gaude, pdf-ak arretaz aztertzeko eskatzen dizuegu, akatsik balego, ahalik eta azkarren identifikatu eta konpontzen saiatzeko. 
Ongi baderitzozue, akatsak helarazteko epea datorren astelehena, irailak 26, jarriko dugu, eguerdiko 12:00etan. Hartara, Ekaitzek datorren astean denbora izango nuke zaintzak eta jolas garaiak prestatu eta ordutegiak ixteko.
Gauzak horrela, urriaren 3an abiatuko genuke ordutegi ofiziala. ORAINGOZ EZ IKASLEEI ADIERAZI, mesedez. Behin-betiko ordutegia dugunean jakinaraziko dizuegu.
Aurtengo ordutegia ixtear dugun honetan, beraz, guztion izenean, mila esker Ekaitz eginiko lanagatik.

Calendar: formazio astea 

  • Irailak 27: Hizkera eta iruditegi ez sexista II
  • Irailak 30: Guraso bilera orokorrak, aurrez aurreko komunikazioa

 


Ikastola mailakoak


Osasun plana: aurten ikastaroa berritzea tokatzen da

Bi urtez behin, Ikastolako langile guztiek egiten dugu sorospen-ikastaroa eta aurten berritzea tokatzen da. Aurrerago emango dizkizuegu xehetasunak; besterik gabe, ikasturte hasieran egonik, aurreratu egin nahi izan dizuegu gaia.

Lanaldiaren erregistroa

Gogoratu nahi dizuegu ezinbestekoa dela hilero lanaldiaren erregistroa egitea; Ikastola legez behartuta dago erregistro horiek jasota izatera eta ikuskari baten bisita jasoz gero, hala eskatzen dituenak erakustera.
Iazko ikasturteko erregistro guztiak behar ditugu. Norbaitek bakarren bat, mordoxka bat edo ia denak falta baditu, mesedez, entregatu etapako zuzendaritzan edo hala dagokion arduradunari.
Azpimarratu nahi dugu aurtengo erregistroak betetzeko ohitura ikasturte hasieratik hartzea beharrezkoa dela.

Jangela

Hemendik aurrera, bazkaria eskatzean, Ikastolako langileek menu osoa (6€) ez ezik menu erdia (4€) eskatzeko aukera ere izango dugu. Webguneko formularioan jada jarrita dago aukera hori.

Ikastolara oinez (DBHko ekimena)

Mugikortasun Iraunkorraren Astea izan denez, eta Ikastolaren izaera berdean ere sakontzeko asmoz, DBHko ikasle eta irakasleak elkarrekin oinez etorri ziren Ikastolara asteazkenean, irailaren 21ean.

Herriko hiru puntutan jarri zituzten hitzorduak 07:45ean eta bigarren eskola-ordurako heldu ziren Ikastolara. Bera-Lesakatik etortzen diren ikasleak herrigunean utzi zituen autobusak eta Añabitarte inguruan bizi direnak bidean batu ziren ekimenera. Goizean DBHko eraikina kotxerik eta autobusik gabeko gunea izatea lortu zen. Eguerdian ohiko autobus-zerbitzua eskaini zen.

Ekimenak lehen aldia izan du aurten eta aproposa iruditu zaigu Ikastolako langile guztiei horren berri ematea.

Formazio eskaintza: UEU

Izena emateko epea irekita dago, beraz, interesik izanez gero egin klik ikastaroaren gainean eta bertan aurkituko dituzu xehetasun guztiak, baita matrikulatzeko aukera ere.

UEUren eskaintza osoa ikusteko klikatu hemen. Nafarroako ikastaroak ere bertan aurkituko dituzue.

Beste alde batetik, jakin, IkastarONline: Moodle bidez ikastaroak sortzeko ibilbidearen izen ematea zabalik dagoela.

Astebururako eta hurrengo egunetarako hainbat proposamen

  • EUSKARALDIA 2022: SARDINA-JATEA HERRIAN
    Euskaraldiko herriko batzordeak sardina-jate herrikoia antolatu du gaur, irailak 23, Zumardian, 18:00etatik 22:00etara. Bertan, sardina-jateaz gain, Andoni Oilokiegiren kantaldiaz gozatzeko aukera ere izango da. Anima zaitezte Euskaraldiko herriko lehen ekimenean parte hartzera!
  • KILOMETROAK 2022: PIPARRAREN IBILBIDEA
    Kilometroak 2022 festaren bezperetan, asteburu honetan Piparraren Ibilbidea egiteko aukera izango da Ibarran. Piparraren historia ezagutzeko ibilbide bizia izango da, musika, antzerki eta dantza emanaldiekin, eta pipar-dastaketekin. Hemen duzue informazio gehiago eta izena emateko aukera.
  • OINHERRIREN 10. URTEURRENA
    10 urteko ibilbidea ospatzeko Oinherrifest(a) antolatuko du elkarteak irailaren 30ean Garaion (Araba), Sorgingunean.Oinherrik bat egiten du Ikastolon hainbat balore eta ezaugarrirekin, eta festara joateko gonbidapena luzatzen dizuegu. Interesik izanez gero, xehetasunak Oinherriren webgunean edota sare sozialetan topatuko dituzue.

Gaurkotasuna: hezkuntza munduari lotutako hainbat albiste eta artikulu