HIZKUNTZAK

"eRRe. Aldarri bat bertsoz" emanaldia Niessenen

DBH4ko ikasleek “eRRe. Aldarri bat bertsoz” emanaldiaz gozatzeko aukera izan dute Niessenen.

Jendartea oro har dikotomien edo binarismoen baitan antolatzen dela gauza jakina da. Mundua bereizteko eta jendea sailkatzeko baliatzen diren etiketok eskaintzen duten markoa egokia izan daiteke norbere gorputzak, eta baita bertsolaritza ere, zeharkatzen dituzten hainbat fenomenori buruz hausnartu eta sortzeko.
Hortik abiatuta, aipatutako dualismoetan hausturak proposatzen ditu eRRe ikuskizunak, eta bertsolaritzaren, antzerkiaren, musikaren eta poesiaren arteko mugak lausotzen.