HIZKUNTZAK

Maskaradako kantuak sartu-irteerako abesti

Maskarada garaian murgildu gaudenez, LHko ikasleak Maskaradan oso ezagunak diren bi abestirekin sartu-irtengo dira ikasgelatik aste honetan.

Urtarrilaren 16an Atharratzen hasi eta apirilaren 17an Gamere Zihigan bukatuko dira 2022ko maskaradak. Kasik lau hilabeetan zehar Zuberoako 12 herri bisitatuko dituzte Atharratze eta Alozeko gazteek.

Hemen dago egutegia herriz herri eta asteburuz asteburu:

  • Urtarrilak 16, igandea: Atharratze
  • Urtarrilak 22, larunbata: Pagola
  • Urtarrilak 29 edo 30 (data zehazteke): Lexantzü
  • Otsailak 6, igandea: Barkoxe
  • Otsailak 13, igandea: Altzürükü
  • Otsailak 26, larunbata: Santa Grazi
  • Martxoak 6, igandea: Muskildi
  • Martxoak 12, larunbata: Idauze
  • Martxoak 19, larunbata: Ainharbe
  • Martxoak 26, larunbata: Aloze
  • Apirilak 10, igandea: Iruri
  • Apirilak 17, igandea: Gamere-Zihiga

Aste honetan ikasleek entzungo ditugun doinuak:

https://youtu.be/th38hTKTYDA
https://youtu.be/gPAVWIoirUQ
atharratze euskal tradizioa inauteriak iparralde maskarada usadio zaharrak zuberoa