HIZKUNTZAK

Perthes gaixotasuna gertutik ezagutzen

Gaixotasun “berezi” kontsideratzen direnen zerrenda geroz eta luzeagoa da. Azken urteetan, handitzen doa horien kopurua. Horietako bat Perthes gaixotasuna da, eta aste honetan, urtarrilaren 17an, kontzientziatzeko eguna ospatu du ASFAPEk (Perthesa duten familien elkarteak). Hainbat ekimen antolatu dira gaixotasun honi ikusgarritasuna emateko helburuarekin.

Orereta Ikastolako LH1eko ikasleek eritasun honen lanketa berezia egin dute gaztetxoek zer den ezagut dezaten.

Informazio gehiago: https://www.kukumiku.com/eu/proyectos/asfape-asociacion-de-familias-con-perhes/

gaixotasun arraro gaixotasun berezi perthes